ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PERSONAJES

  • Jaulkipen-data: 03/10/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Offset (2 motivos) y Calcografía y Offset (3 motivos)
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. y 28,8 x 40,9 mm. (horizontales/verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25 sellos + 25 viñetas
  • Zigiluen posta-balioa: 0,80 €
  • Tirada: 300.000 sellos de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¾

2010eko Literaturako Nobel Sari Mario Vargas Llosa ezaguna da nazioartean, gaztelaniazko egungo idazle garrantzitsuenetako bat izateagatik. Arequipan jaio zen (Peru) 1936an eta espainiar hiritartasuna eskuratu zuen 1993an, Espainiarekiko duen loturarengatik eta Perurekin existitzen den hiritartasun bikoitzeko hitzarmenaren arabera. Idazle-bokazioak markatu du bere bizitza osoa eta kazetari gisa abiarazi zuen, Peruko zenbait egunkaritan. Familia dirudunekoa izaki, Zuzenbidea eta Literatura ikasi zituen Limako San Marcos Unibertsitatean eta, gero, Doktoretza ikasketak egin zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1960an Parisen instalatu zen eta, halaber, Londresen, Bartzelonan eta Madrilen bizi izan da. Toki horietan guztietan garatu du bere literatura-lan zabalaren zati handiena.

51020111

Vargas Llosa zenbait saiakeraren, egunkari-artikuluren, kritika literarioren, narrazio laburren eta eleberriren egilea da eta garai oso bat markatu zuten idazle latinoamerikarren belaunaldiko kide da. Pertsonen askatasun-eskubidearekiko eta demokraziaren balioekiko engaiamendu handia du eta, bere lanetan, literatura hispanoamerikarreko errealismo soziala jorratzen du. Nazioarteko ospea La ciudad y los perros (1962) eleberriarekin iritsi zitzaion; horren ondoren eleberri ezagunen zerrenda luzea idatzi zuen, besteak beste La Casa Verde, Conversaciones en la catedral, Lituma en los Andes eta La guerra del fin del mundo. Pantaleón y las visitadoras eta La fiesta del Chivo lanak zinemaratu egin dira. Oroitzapen autobiografikoen liburuan, El pez en el agua izenburua duenean (1993), txikitatiko literaturarekiko bokazioa aitortzen du.

1994an Espainiako Errege Akademiako kide aukeratu zuten. Bere sari ugarien artean, Cervantes Saria eta Asturiasko Printzearen Letren Saria daude. Hizkuntzaren Peruko Akademiako kide, Cambridge-ko Unibertsitateko irakasle eta Amerikako, Europako eta Asiako zenbait Unibertsitatetako Honoris Causa doktore da eta unibertsitate horietan hitzaldi eta konferentzia ugari eman ditu, gaztelaniaren defentsan eta errekonozimenduan.

Partekatu zure sareetan