ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

AÑO DE ESPAÑA EN RUSIA Y DE RUSIA EN ESPAÑA

  • Jaulkipen-data: 10/11/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,80 €
  • Tirada: 300.000
  • Horzduna: 13 ¾

2011 urtea, ofizialki, Espainiaren urtea Errusian eta Errusiaren urtea Espainian deklaratu da eta filateliak, hori ospatzeko, oroitzapenezko zigilu bat igorri du.

51120111

Espainia-Errusia 2011 Urte Duala ospatzeko proposamena bi herrialdeetako Gobernuetako Presidenteen ekimen gisa sortu zen Errusiako Yaroslav hirian 2009ko irailean egin zen Nazioarteko Konferentzian. Ekimen horren helburua erlazio zientifikoak, kulturalak eta hezkuntza-erlazioak sendotzea da, orobat harreman ekonomiko eta komertzialak sustatzea Errusiaren eta Espainiaren artean. Ildo horretako adierazpenak egin ditu Espainiako Erregeak topaketaren inaugurazioan, hala nola: “Errusia eta Espainia ezinbesteko bi nazio dira, Europaren kultura, historia eta nortasuna ulertzeko orduan”. Alderdi ekonomikoari dagokionez, Juan Carlos I.ak honako asmo hauek nabarmendu zituen: “Errusiako eta Espainiako enpresarien arteko erlazioetan sakontzea, horien aukera eta gaitasunak osatu ahal izateko, gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den mundu batean”.

Urte Dualaren ospakizuna urrats garrantzitsu bat izan da Espainiaren eta Errusiaren erlazioetarako eta bi herriak elkarri hurbiltzeko. Programatutako jardueretan artean, honako hauek daude: unibertsitate arteko foroak antolatzea, balet eta musika jaialdiak antolatzea, Prado (Madrid) eta Hermitage (San Petersburg) Museoen artean arte-lanak aldi baterako trukatzea eta komunikabideak ezartzea enpresarien artean, zenbait sektoreren arteko kontaktuak hobetzeko eta inbertsioak zein truke komertzialak errazteko.

Zigilua Lucinda Morrissey-k diseinatu du eta, zerrenda bertikaletan, Espainiako eta Errusiako banderen koloreak tartekatzen ditu: gorria eta zuria lehen zerrendan; horia eta urdina, bigarrenean; eta gorria, azken zerrendan, honako inskripzio honekin: 2011 Año de España en Rusia y de Rusia en España (“2011 Espainiaren Urtea Errusian eta Errusiaren Urtea Espainian”).

Partekatu zure sareetan