ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ARCOS Y PUERTAS MONUMENTALES

  • Jaulkipen-data: 02/01/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm. (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 166 x 63 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: Tarifa A (1 sello = carta normalizada hasta 20 gr. para España)
  • Tirada: Ilimitada

La Macarena-ko arkua edo La Macarena-ko atea (Puerta edo Arco de La Macarena) izena ematen dion auzoan dago eta Esperanza Macarenaren basilikatik hurbil. Ate hori Sevillan sartzeko ateetako bat izan zen, hiria harresiz inguratua zegoeneko garaian. Arku bakarra du, zeramikazko apaingarriez edertua. Arkuan nabariak dira ornamentu klasizistak, ondorengo birmoldaketen emaitzak.

10120121

Alcaláko atea (puerta de Alcalá) eraikitzeko agindua eman zion Carlos III.ak Sabatini arkitekto italiarrari. Eraikuntzak monumentu-itxura du, eta estilo neoklasikokoa da. Bost arkuk osatzen dute monumentua; erdian dauden hiru arkuak erdi-puntukoak dira, eta alboko biak arku zuzenak. Madril hiriko ikono bihurtu da, eta Independencia plazan dago.

Burgoseko Santa Maria arkua (arco de Santa María) hirian sartzeko zortzi ateetako bat da, eta Carlos V.aren omenez eraiki zuten. Atelada monumentala dauka, Errenazimentuko estetikakoa. Zilindro-itxurako bi kuboren artean eta erdi-puntuko arkuaren gainean, erretaula bat osatuko balute bezala, hainbat estatua ikus daitezke, horma-hobietan sartuta. Estatuak hiriaren Erdi Aroko historiari lotuta daude.

Menditarren atea edo Menditarren dorreak (Puerta de Serranos edo Torres de Serranos) Valentzia hiriko harresietan zeuden hamabi ateetako bat izan zen. Pere Balaguer maisuari esker eraiki ziren, eta Balaguerek gotikoa izan zuen inspirazio-iturri. Lanari 1392an ekin zion, eta 1398an bukatu zuen.

Bartzelonako Garaipen-arkua (arco del Triunfo) sortu zuten 1888ko Erakusketa Unibertsalerako sarrera nagusia izan zedin. Vilaseca i Casanovas arkitektoaren artelana da, eta neomudejar estiloan eraiki zuen.

Badajozeko Palmas atea (puerta de Palmas) zirkulu-erako oinplanoa duten bi dorre almenadunen artean dago. XVI. mendekoa da, eta XIX. mendean errege-espetxea izan zen.

Toledoko Bisagrako atea (puerta de Bisagra) jatorriz musulmana da. Alonso de Covarrubias-ek berreraiki zuen XVI. mendean, Carlos V.aren eta Felipe II.aren erregealdietan, hortaz, errenazentista da. Bi zati nagusiz osatuta dago, eta arma-plaza batek bereizten ditu bi zati horiek.

Beràko arkua (arco de Bará) garaipen-arku erromatarra da, eta Via Augusta galtzadaren trazaduraren gainean dago. Erdi-puntuko arkua da, eta Augusto enperadorearen garaian eraiki zuten.

Partekatu zure sareetan