ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. Catedral de Toledo

  • Jaulkipen-data: 21/05/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 79,2 x 105,6 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,90 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

Toledoko Katedral Primatua da orri bloke eta zigilu batek osatzen dituen igorpenaren gaia. Haietan, tenpluaren fatxada nagusia eta kanpoko ikuspegia irudikatzen dira, hurrenez hurren.

10520121

Katedrala 1226an hasi zuten eraikitzen, Fernando III Santua erregeak eta Rodrigo Jimenez de Rada artzapezpikuak meskita moduan erabilia izan zen bisigodoen tenpluaren zimenduetan.

Frantziar eragin argia duen estilo gotikoa duen tenplu hau 120 m luze eta 59 m zabal da, eta apaindura aberatsez betetako 750 beirate ditu. Tenplu hau bost nabetan banatzen da, 88 zutabetan oinarritzen direnak. Alboko nabeak Kapera Handiaren atzetik doaz , korridore erdi-zirkular bikoitza duen girola osatzen. XIV Mendean eraiki zuten klaustroa eta bere egoitzak, eta mende bat beranduago eraiki zituzten San Pedroren eta Santiagoren kaperak, eta amaitutzat eman zituzten lanak 1493an.

Katedralak dituen kaperetatik Kapera Nagusia da leku nabarmenena duena. Zur polikromatuzko eta urre koloreko erretaula du, hiru zati dituena, bost alturarekin eta irudi erlijioso landuekin. Erdian dago Santutegia, zuraren gainean filigranekin egina. Erretaularen goiko partean kalbarioa dago, handia, izarrez betetako zeruak inguratuta. Kapera Handia Francisco de Villalpandok egindako hesi batek ixten du eta espainiar Berpizkundeko arranditsuenetariko bat da. Kapera honen atzean dago “Gardena”, estilo barrokoko argizuloa, nondik argia sartzen den.

Beste kapera hauek ere nabarmentzen dira: mozarabiarra, San Ildefonsorena, Donejakuerena, Errege Berriena, San Blasena eta Sagrariarena. Azken honetan dago Sagrarioko Amabirjinarena, hiriko patroia dena. Irudia zurez dago egina eta zilarrez dago estalia. Gainetik urrez brodatutako eta harri bitxiak dituen kapa dauka. Haurra dauka altzoan, hau ere zilarrez estalia.

Kapera Nagusiaren parean dago Koroa, Domingo Cespedesek XVI mendean egindako hesi batek ixten duena. Haren aulki altuak, 72 ohorezko aulkiz osatuak, apartak dira. Eskuineko zatia Alonso Berruguetek egin zuen, Pedro Berruguete pintorearen semea, eta ezkerrekoa, aldiz, Felipe Bigarnyk. Beheko aulkiak, gotikoak, Rodrigo Alemanek egin zituen eta Granadaren konkistaren irudi bat dauka.

Partekatu zure sareetan