ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CENTENARIO DEL COMITÉ OLÍMPICO ESPAÑOL

  • Jaulkipen-data: 02/07/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 16 efectos de cada motivo (16 x 3 = 48 sellos)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 300.000 sellos de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¾

Espainiako Batzorde Olinpiarraren (COE) Ehunurteurrena ospatzeko, hiru zigilu plazaratu dira Joko Olinpikoekin lotutako pertsonaiekin. COE-ren funtzio nagusia ideal olinpikoak garatu eta hedatzea da.

10720121

Orden kronologikoari jarraituz, lehenak Lucio biltzen du, Lucius Minicius Natalis, Barcinon jaioa (erromatar Bartzelona) gure garaiko 96. urtean. Bere aitarengandik jaso zuen –Trajano eta Adrianoren erregealdietan Senadore eta kargu handikoa izan zena- politikarako sena, eta Afrikako (egun Libia den) prokontsul izan zen. 129. urtean, Joko Helenikoen 227. olinpiadan hartu zuen parte, koadrigen karreran, eta baita haiek irabazi ere, Tarracoko aurigarik onenak lagunduta. Tarraco osoan oso ospetsu egin zen eta baita Erromatar Inperioan ere, eta bere garaipena gogorarazteko Olimpiako hipodromoaren ondoan eraiki zuen koadriga baten brontzezko estatua.

10720122

Gonzalo de Figueroa y Torres Madrilen jaio zen 1861ean eta Suitzan hil zen 1921ean. Berak sortu zuen Espainiako Batzorde Olinpikoa (COE) 1912ko azaroak 23an. COE-aren historia XX. mendearen hasieran hasi zen, Pierre de Coubertin Baroia, Joko Olinpiko garaikideen sortzailea, Espainiako Errege Etxearekin harremanetan jarri eta Nazioarteko Batzorde Olinpikorako (COI) ordezkari bat izendatzea eskatu zuenean. Garai hartan agintzen zuen Maria Cristina erreginak Borboitar Carlos printzeari eskatu zion horretaz arduratzea. Honek, Gonzalo de Figueroa y Torres izendatu zuen, Mejorada del Campoko Kondea eta Villamejorreko Markesa zena. COI-aren kide gisa, COE-aren sorrera sustatu zuen, zeinaren presidente izan zen sortu zenetik, 1912an, bera hil arte, 1921an.

10720123

Juan Antonio Samaranch (Bartzelona, 1920-2010) 1980 eta 2001 bitartean izan zen COI-aren presidente. Gazte-gaztetatik kirol munduarekin lotua, Kirolen nazioko delegatua eta COE-aren presidentea izan zen 1967 eta 1970 bitartean, COI-aren presidente izan aurretik. 1980an nazioarteko kirol erakunde horren presidente izendatu zuten, non Joko Olinpikoen garai hartako boikot politikoari amaiera emateko egin zuen lan, eta kirolari profesionalek parte hartzea sustatu zuen eta lehiaketaren maila areagotu zuen. Filatelia oso gogoko zuen eta olinpismoari buruzko bilduma aparta zuen. Filatelia Olinpikoaren Nazioarteko Federazioa sortzen lagundu zuen, mundu osoko hogeita hamar elkarte baino gehiagok osatzen dutena.

Partekatu zure sareetan