ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

MICOLOGIA

  • Jaulkipen-data: 06/09/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 16 efectos de cada motivo
  • Zigiluen posta-balioa: 0,51 €
  • Tirada: 300.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¾

Mikologiari eskainitako jaulkipena hiru onddoz osatuta dago: Entoloma Lividum, Amanita Verna eta Calocybe Gambosa.

10920121

AMANITA VERNA. Perretxiko hau, zuria eta hilgarria, udaberrian hazten da. Txapel zuria du, 5 eta 10 zentimetro bitartekoa. Hasieran, erdi esferikoa da, baina, erabat garatutakoan, itxura laua hartzen du, lamina zuri estutuekin. Oina luzanga eta fina da: goialdean eraztun bat dauka, eta oinarrian amanita guztiek duten bolba estalgarria. Espainiako estatuan ez da oso ohikoa, eta hosto erorkorren eta hostozabalen basoetan hazten da. Phalloides eta Virosa onddoekin batera, amanita-hirukote hilgarria osatzen du.

10920122

ENTOLOMA LIVIDUM. Perretxiko hau engainakorra dela esaten da. Pozoidura eragiten du, eta, gainera, pozoidura gehien eragiten dituztenetako bat da. Txapela marfil, artile edo krema kolorekoa da; eta 20 zentimetrokoa ere izan daiteke. Ateratzen denean globo-itxurakoa da, gero ganbila, profil kurbatuarekin, eta erabat lau ez da inoiz bilakatzen. Laminak horixkak edo izokin-kolorekoak dira. Oina lodia eta zurixka da, eta oinarrian mardula eta sabelduna. Udazkenean hazten dira hariztietan edo pagadietan, zirkulu-itxurako taldeetan edo ilaretan. Calocybe Gambosa perretxikoarekin nahas daiteke, baina Gambosak lamina zuriak ditu, eta udaberrian hazten da. Urdaileko arazo larriak eragiten ditu.

10920123

CALOCYBE GAMBOSA. Gaztelaniaz, orokorrean, “seta de San Jorge” esaten zaio, eta Euskadin “perretxiko”. Txapela zuria, artile argiko kolorekoa edo krema da; tamaina 12 zentimetrorainokoa izan daiteke. Hasieran ganbila da, eta ertzak bilduta ditu; geroago, ordea, itxura ia laua hartzen du. Laminak zuriak dira. Oina zuria eta sendoa da, eta luzera aldakorra du. Larreetan elorri zurien edo zuhaixken azpian hazten da udaberrian, eta beti taldeka. Jateko bikaina da, eta, hortaz, oso preziatua. Entoloma Lividum onddo oso toxikoarekin nahasteko arriskua dago, baina Entoloma Lividum udazkenean hazten da.

Partekatu zure sareetan