ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

II CENTENARIO DE LA REAL Y MILITAR ORDEN DE SAN FERNANDO

  • Jaulkipen-data: 12/03/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 300.000 sellos
  • Horzduna: 13 ¾

San Fernandoren Errege Ordena Militarra (La Real y Militar Orden de San Fernando) Espainiako ohore-gurutze zahar eta preziatuena da. Cádizko Gorteen dekretu baten bitartez 1811n ezarri zuten, eta Fernando VII.ak berretsi zuen 1814an.

20320121

Historian, berrehun urtean zehar, Indar Armatuen kideei eman zaie sari hori, une erabakigarrietan adierazi duten adore eta heroitasunagatik. Urteak pasa ahala, Caballeros Laureados (zaldun ohoratuak) desager ez daitezen, ordenaren araubidea pixkanaka aldatzen joan da, uneko egoera sozialera egokitzeko xedez, baina, betiere, ordena sortzeko funtsezko oinarriari eutsita. Hori horrela, indarreko Konstituzioa, 1978koa, promulgatua izan ondoren, eta Defentsa Ministerioan eta Indar Armatuetan aldaketak egin ostean, ordenaren araubide berria egokituago dago gaur egungo errealitatera.

2001ean, San Fernandoren Errege Ordena Militarraren Araubidea onartu zen, eta hauxe du xede: “Adierazitako kemen heroikoa eta adore berezia ohoratzea, eroapenarekin batera, gizakiei ez-ohiko eta aparteko ekintzak, banakakoak zein kolektiboak, eginarazten dizkieten bertuteak baitira, betiere, Espainiaren mesederako eta zerbitzura”. Ekintza horiek aintzat hartuko dira Indar Armatuen esku-hartzeetan, edo Espainia kide den nazioarteko aliantzen edo erakundeen agindupean Indar Armatuek nazioarteko gatazketan parte hartzen dutenean.

Espainiako erregea San Fernandoren Ordenaren subiranoa da, sari militarrak emateko errege-zedulen burua, bai eta zedulak igortzeko arduraduna ere.

Ohore-gurutzeen prestigioa eta maila bermatzen dituzte emakida-espedientea egiteko eskakizun zorrotzek. Gran Cruz Laureada delako gurutzea maila gorenekoa da, eta armaden jeneralei ematen zaie. Garrantzi-hurrenkeraren arabera, bigarrena Cruz Laureada da, eta aparteko ekintza zein zerbitzuak egin dituzten militarrei edo zibilei ematen zaie. Beste ohore-domina batzuk ere badaude: esaterako, Laureada Colectiva (ohorezko sari kolektiboa), Medalla Militar Individual (banakako domina militarra) eta Medalla Militar Colectiva (talde batentzako domina militarra).

Seiluan San Fernandoren Cruz Laureada irudikatu da: lau ezpata elkarri lotuta daude ezpata-buruetan, eta ereinotz-koro batek inguratzen ditu.

Partekatu zure sareetan