ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EUROPA. VISITE ESPAÑA

  • Jaulkipen-data: 04/04/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,70 €
  • Tirada: 300.000 sellos

PostEurop-eko kideak diren Europako administrazioek eta posta-enpresek urtero Europa seriea jaulkitzen dute, gai komun bat aukeratuta. Aurtengo jaulkipena kultura eta turismoa sustatzeari eskaini diote, Bisitatu (Visite…) izenburupean. Helburua seriean parte hartzen duen herrialde bakoitzeko leku enblematikoen eta esanguratsuenak seiluen bitartez ezagutaraztea da, turismoaren promozioari irekitako leiho bat izango balitz bezala.

20420121

Hortaz, PostEuropeko berrogei posta operadore publikok baino gehiagok haien herrialdeen irudi adierazgarrienak jaulki dituzte kolore askotariko seiluetan.

Espainian hondartzak, klima, argia, arte-ondarea eta kulturaren aberastasuna berez dira erakargarriak; horregatik, sinboloz beteriko erakarpen turistiko horiek guztiak Visite España izeneko seiluan bildu dira. J. Carrerok diseinatu du irudia, eta Diego Velázquezen Las Meninas margolana hartu du inspirazio-iturri. Irudian turismoaren kontzeptuak batu ditu. Horrela, gure herrialdeko argia eta koloreak ikusgai daude obraren osotasunean: harea eta itsasoa. Kultura- eta historia-ondarea irudikatzen duen margolan batean islatu da artea. Espainia marka, merkataritzari, industriari, eskulangintzari eta ohiko produktuei lotuta, bandera nazionaleko kolorez marraztutako poltsa baten bitartez interpretatu da. Horrekin batera, seiluari Europa seriearen logotipo ofiziala ere gehitu zaio. Logotipoan Correoseko postontzi baten sinboloa dago, jaulkitzen diren balio guztietan erabili beharrekoa.

Europa seriearen seiluek filatelia sustatzea eta kontinenteko kultura, ohiturak eta historia zabaltzen laguntzea dute xede. Munduan seilu-serie horren bilduma asko egiten dira, eta bilduma ezagunenetariko bat da.

2002. urteaz geroztik, PostEurop nazioarteko erakundeak urtero antolatzen du lehiaketa bat internauten artean: lehiaketan herritar guztiek parte hartu eta urteko seilurik onena aukera dezakete. Seilu irabazlea zein izan den aditzera ematen dute PostEuropeko Filateliaren arloko Lan Taldearen urteko batzarrean.

Partekatu zure sareetan