ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

150 ANIVERSARIO LEY DEL NOTARIADO

  • Jaulkipen-data: 28/05/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 300.000 sellos
  • Horzduna: 13 ¾

1862ko maiatzaren 28an argitaratu zen Notariotza Legea, Isabel IIak sinatua eta unean indarrean zegoen araudia bateratzen zuena. Gertaera hori gogoratzeko, 150. urteurrenaren (1862-2012) logotipo ofiziala duen zigilua atera da.

20520121

Legeak, bere 1. artikuluan dio: “Notarioa da legeen arabera, kontratuen eta gainerako ekintza estrajudizialen fede emateko baimen duen herri funtzionarioa". Horrela sortu zen ofizialki notarioaren irudi publikoa, zeinak zuzenbidearen profesionalaren funtzioa eta herri funtzionarioarena aldi berean betetzen duen. Oposizio bidez iristen da kargu horretara eta bai partikularrentzat bai Estatuarentzat legimitatearen eta segurtasunaren bermea da. Notarioek eskumen erregimenean egiten dute lan eta haien funtzioen artean eskritura publikoa eskaintzea dago zuzenbidean ahalik eta segurtasun juridiko handiena emateko. Testamenduak, ezkon kapitulazioak, salmenta kontratuak, mailegu hipotekarioak, sozietateen sorrerak eta jaraunsleen aitorpenak idazten dituzte, besteak beste.

Espainiar notarioak herrialde osoan zehar daude banatuta, herri txikietan barne, gizarte osoari zerbitzua bermatzeko. Notario Elkarteak eratzen dituzte, zeinak haien funtzioetan laguntzen dieten eta haien ekintzak kontrolatzen dituzten. Hierarkiari dagokionez, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren menpe daude (ENZN) eta buruan dute Justizia Ministroa Erresumaren Notario Nagusi gisa.

Notariotzaren jatorria egiptoar antzinako eskribak eta erromatar tabellionak omen dira. Espainian Erdi Aroko erreferentziak daude hainbat Forutan, Juzgo Foruan, Errege Foruan eta Alfontso X Jakitunaren Zazpi Agirietan (XIII. mendea) agertzen direnak esaterako, non kargua betetzeko bete behar ziren baldintzak zehazten ziren.

1862ko Notariotza Legeak, egun oraindik indarrean dagoena, notarioaren irudia partikularren eta botere publikoen artean banakoen askatasunen eta ondare askatasunaren berme gisa nabarmentzen du. Haren jatorritik, nahitaezko elementua da sozietate demokratikoetan eta merkatuko ekonomiakoetan, eta lanbide oso aintzatetsia da.

Partekatu zure sareetan