ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PENDONES DE LEON

  • Jaulkipen-data: 12/06/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 57,6 x 40,9 mm (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 300.000
  • Horzduna: 13 ¼ (horizontal) y 13 ¾ (vertical)

Leongo zutoihalei eskainitako seilu hau jaulki da, Leongo antzinako erresumaren entseinak oroitzeko. Irudian lau estandarte, haizeak mugiaraziak eta haga luzeen gainean altxatuak, irudikatu dira.

20620121

Zutoihalaren jatorria Erdi Aroari lotuta dago; bereizgarri bat zen, eta jaun feudalek eta haien miliziek bandera edo intsignia militar gisa erabiltzen zuten. Erdi Aroko gerretan ez zegoen armada antolaturik. Erregeak eta aitoren semeak euren “osteekin” joaten ziren gerrara, eta oste horiek osatzen zituzten haien zerbitzuan zeuden gizon armatuek, banderek eta kolore heraldikoek bereizita. Zutoihalak Damasko erako artilez, oihalez edo zetaz egiten ziren hainbat neurritan. Mutur bat edo batzuk zituzten, eta goiko punta baino laburragoa zen behekoa, lurretik arrastaka ez eramateko. Zutoihala lotzen zioten makila luze edo haga bati. Hagaren luzera 13 metrorainokoa ere izan zitekeen, eta multzo osoaren pisua 35 kilora iristen zen batzuetan. Zutoihal-mota batzuk daude, besteak beste, honako hauek: gutxienez 10 eta gehienez 50 zaldun zituzten jaunek Pendon caballeril deritzona intsignia gisa erabiltzen zuten; Pendón de Castilla edo Pendón Morado zutoihalak erregeak bereizten zituen; eta osteek kanpatu behar zuten tokietan Pendón Posadero ipintzen zuten, eta jaunak gutxienez 50 eta gehienez 100 zaldun bere agindupean zituela adierazten zuen.

Denbora pasa ahala, zutoihalak gizarte zibilera eta elizako gizartera hedatu ziren. Zehazki, elizak eta erlijio-kofradiek prozesioak eta ospakizun kristauak gidatzeko erabiltzen zituzten. Hagaren goiko aldean zutoihalei gurutze bat jarri zieten.

Koloreek identitatea zehazten dute Leongo zutoihaletan. Hori horrela, “gorrimina” Leongo Erresumaren kolorea da, eta bai armarrian, bai errege-zutoihalean (Pendón Real) ageri dago; “berdea” Islamaren kolorea da, eta Errekonkistari dago lotua; “morea” Komunitateen Gerrari eta Aste Santuaren sinesmenei lotzen diete herritarrek; eta “urdina” Sortzez Garbiari lotzen zaio. 1596an, Leongo soldadu-taldearen bandera urdina, gorria eta zuria omen zen. “Zuria”, “horia” eta “krema-kolorea” bakearen sinbolo gisa erabili ohi dira gerretan eta sakramentua gurtzeko errituetan.

Azken urteotan, zutoihal historikoak, Leongo antzinako erresumaren kultura-ondarearen zati direnak, aztertu, berreskuratu, zaindu eta hedatzeko elkarteak sortu dira.

Partekatu zure sareetan