ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CIENCIA

  • Jaulkipen-data: 11/07/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25 efectos de cada motivo (25 x 2 = 50 sellos)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,36 €
  • Tirada: 300.000 sellos de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¾

Elkarri lotuta dauden bi eremuk, Geologia eta Paleontologia hain zuzen ere, osatzen dute Zientziari eskainitako igorpen hau.

20720121

Geologia xedetzat Lurraren, hura osatzen duten materialen, bere egituraren eta sortu zenetik jasan izan dituen prozesu eta aldaketak aztertzen dituen zientzia da. Gaur egun, Lurrak 4.500 milioi urte inguru dituela uste da eta denbora horretan guztian etengabe eboluzionatu du. Antzina sortu zen geologiaren historia, harrien eta metalen ustiapenarekin eta merkataritzarekin, eta zenbaitek natur fenomenoak, sumendien erupzioak eta lurrikarak esaterako, ezagutzeko nahiak eraginda. XIX eta XX mendeetan bultzakada handia izan zuen. Lehen gizarte geologikoak sortu ziren, lehen mapa geologikoak inprimatu ziren eta jakintza honekin lotutako zientzia gaien erabilera kodifikatu zen.

Geologia hainbat diziplina hartzen dituen zientzia konplexua da. Horrela, egiturako geologiak lurrazala aztertzen du; geologia historikoak, aldiz, Lurraren aldaketak; bolkanologiak sumendiekin eta haien erupzioekin lotutako guztia. Behar sozial eta ekonomikoak direla eta, alor berriak sortu dira eta geologia beste hainbat zientziarako erabili da, lehengaiak ustiatzeko baliagarriak direnak, meatzaritza, petrolioa eta ur ustiapenak burutzeko alegia.

Zigiluan lurrazalaren zati bat irudikatu da.

20720122

Paleontologiak fosilak aztertzen ditu; Lurrean bizi izan ziren eta dagoeneko desagertuak diren izaki bizidunak hain zuzen (landareak, animaliak eta gizakiak). Natur Zientzien barruan sartzen da eta Geologiaren zein Biologiaren oinarri eta metodo berberak ditu. Hauek aztertzea da haien azterketen funtsa: desagertutako izaki bizidunak, haien jatorria eta eboluzioa; haien arteko eta ingurunearekiko harremana; espazioaren banaketa eta haien migrazioak; desagertze-prozesuak; aztarnen fosilizazioa eta haiek dituzten arroken datazioa burutzea. Beste natur zientzia batzuen bezala, hainbat adar bereiz daitezke: paleozoologia, animalien erreinua aztertzen duena; paleobotanika, landareekin lotutakoa; paleografia, geografia eta iraganeko topografia aztertzen duena, eta paleoantropologia, gizakiarekin lotutakoa.

Zigiluak trilobiteak dituen sedimentuen geruzaren argazki bat dakar.

Partekatu zure sareetan