ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. CATEDRAL DE PALMA DE MALLORCA

  • Jaulkipen-data: 10/09/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 79,2 x 105,6 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,90 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

La Seu-k edo Palmako Katedralak 100 metroko luzera du, eta 40 metrotik gorako barneko garaiera. Katedrala Santa Mariaren jasokundeari eskainita dago.

20920121

Legendak dio Jakue I.a, Konkistatzailea, Mallorca konkistatzera zihoala ekaitz handi batek itsasoa harrotu zuela, eta erregeak Jainkoaren Amari tenplu bat eskaintzea agindu zuela, baldin eta bere itsasontziak salbatu egiten baziren. Antza, horrelaxe gertatu zen, eta, konkista bukatu ondoren, zehazki, 1229an, kapera eraikitzeko lanak hasi ziren meskitak lehen hartzen zuen lekuan. Lanek aurrera egin ahala, eraisten joan zen meskita. Hasierako diseinuan tenplu berrian nabe bakar bat zegoen; XIV. mendearen erdialdean, ordea, egitura aldatu zuten, eta, horren ondorioz, burualdearen eta nabeen arteko aldea sortu zen.

Frantziatik eta Italiatik etorritako artearen eragina nabaria da estilo gotiko levantetarreko katedral honetan. Oinplanoa laukizuzena da, eta hiru nabe daude; ez dago ez girolarik ez gurutzadurarik. Alboetako horma-bularretan kapera batzuk daude, eta burualdean beste hiru kapera gehiago; azken horiek oso bereziak dira, bolumen batzuk beste batzuetatik ateratzen baitira. Erdiko nabearen garaiera (ia 44 metrokoa) eta gainerako bi nabeena oso ezberdinak dira. Nabeak arku zorrotzek bereizten dituzte, zortzi aldeko zutabeetan oinarrituta. Fin-finak dira, oso altuak eta arkitektura-altxortzat hartzen dira. Multzoan azpimarratzekoa da arrosa-leihoa, arte gotikoko handienetako bat. Haren nerbioek Daviden izarra irudiztatzen dute. Katedralak baditu 83 leiho zabal.

Katedrala 1601ean bukatu eta sagaratu zuten; klaustroa, ordea, XVIII. mendekoa da. Bertan hobiratuta daude irlako erregeak, aitoren seme-alabak eta gotzainak.

XX. mendearen hasieran, Palmako gotzainak Antoni Gaudí arkitektoari eskatu zion La Seu konpontzeko eta berreskuratzeko lanak egitea. Lanen ondorioz, erdiko nabeko korua alboetara lekualdatu zuten, erretaula gotikoak eta barrokoak desmuntatu eta beste leku batean jarri zituzten, eta aldare nagusian baldakin bat egin zuten. Gaudík estilo modernistako apaingarri batzuk gehitu zizkion katedralari, eta horiek katedralaren ezaugarri berezi bihurtu dira.

Bloke-orrian fatxada nagusiko zati bat irudiztatu da, eta dorreak eta arbotanteak ageri dira; bestalde, seiluan tenpluren irudi orokor bat, burualdetik hartua, erakusten da.

Partekatu zure sareetan