ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. CATEDRAL DE BARCELONA

  • Jaulkipen-data: 09/10/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 79,2 x 105,6 mm (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,90 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

XIII. mendearen bukaeran, Bartzelona hirian biziki handitu ziren merkataritza- eta arte-jarduerak; izan ere, hiriak hain hazkunde ikaragarria izan zuen, ezen beharrezkoa izan zen katedral erromaniko txikiaren ordez katedral handiago eta distiratsuago bat eraikitzea. Katedral berria eraikitzeko lanen diseinuak tenplu txikia –eliza bisigodo baten gainean eraikia– handitzea hartu zuen abiapuntutzat. Tenpluan meza ematen jarraitu zuten, eta fasez fase eraitsiz joan zen; horregatik, gaur egungo katedralak antzinako ardatzari eutsi dio.

21020121

Bartzelonako Katedrala Santa Eulalia eta Santa Kruz santuei eskainita dago. Eraikitze-lanak 1298an hasi ziren, Jakue II.a errege zela, eta Bernardo Pelegrí gotzainaren agintaldian. Katedrala Kataluniako estilo gotikokoa da, eta XV. mendean eraikitzen bukatu zuten; hala ere, gaur egungo fatxada nagusia neogotikoa da, eta XX. mendearen hasieran gehitu zioten. Gurutze latindar itxurako oinplanoa eta hiru nabe ditu; hiru nabeak ia garaiera berekoak izan arren, erdikoaren zabalera alboetako nabeena baino bi aldiz handiagoa da. Gurutzaduraren besoak, girolan (presbiterioaren atzetik) elkartzen direnak, ez dira ia hautematen. Arku erdi-zirkularra osatzen dute, eta bertan ojiba-arkuak dituzten bederatzi kapera daude. Alboko nabeetan beste 17 kapera ere badaude, eta arku zorrotzak dituzte sarreretan.

Aldare nagusia, 1337an sagaratua, marmolezkoa da, eta VI. mendeko tenplu bisigodoko bi kapitelen gainean dago. Aldarearen atzeko aldean Gurutzearen gorespenaren irudia dugu, sei aingeruk inguratua. Lan hori Federico Marés eskultoreak egin zuen, 1976an.

Kapera nagusiaren azpian Santa Eulalia hiriko zaindariaren erlikiak ohoratzeko kripta dago. XIV. mendearen hasieraz geroztik, goian gurutze-ganga oso lauak ditu.

Katedralari atxikita, klaustro gotikoa dugu, XIV. eta XV. mendeen artean eraikia. Zoko batean iturri bat duen tenplete bat dago, eta San Jurgi eta herensugea borrokan irudikaturik dituzten eszenek edertzen dute. Arku fin eta oso ederretan Itun Zaharraren eta Berriaren irudiak daude.

Katedralaren fatxada bukatu gabe egon zen XX. mendearen hasierara arte. Fatxada estilo neogotikokoa da, eta Joseph Oriol Mestres eta August Font i Carreras arkitektoek egin zuten. Haiek XV. mendeko irudi batzuk hartu zituzten inspirazio-iturritzat.

Bloke-orrian katedralaren fatxada neogotikoa irudiztatu da, eta seiluan ate nagusia.

Partekatu zure sareetan