ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

TODOS CON LORCA.- 2012

  • Jaulkipen-data: 02/01/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,36 €
  • Tirada: Ilimitada

Correosek bost seilu igorri ditu “Todos con Lorca” (Guztiok Lorca herriarekin) lelopean. Seiluetan birsortu da Murtziako herri horrek duen arkitektura- eta arte-ondare aberatsaren zati bat, eta, zehazki, duela gutxi gertatu den lurrikararen eragina jaso duena. Jaulkipen honen bitartez, Correosek laguntza eman nahi du herritar guztiok kontzientzia har dezagun ondare hori berreskuratzeak duen garrantziaz.

30120121

Baratzeetako Andre Mariaren Santutegian (Santuario de la Virgen de las Huertas) Lorca herriko zaindariaren irudia gordeta dago. Han komentu frantziskotar bat eraiki zen, eta frantziskotarren ordenak Lorcan izan zuen lehen kokapena izan zen. 1653an, uholde batek suntsitu zuen XV. mendearen amaierako eraikin hori. XVIII. mendearen erdialdera tenplu eta komentu berriko lanak amaitu ziren; komentua erabilia izan zen XIX. mendeko desamortizazioa arte.

Gaztelua, arabiar jatorrikoa, mendixka baten gainean dago, eta hortik hiri osoa ikusten da. Bi dorre ditu, Alfonsina eta Espolón izenekoak. Biak kristauek eraiki zituzten XIII. eta XV. mende bitartean.

Lorcako Udala eraikin harrigarria bezain erakargarria da. Antonio eta Manuel Caro eskultoreek dekoratu zuten 1678an, eta dekorazioak Errenazimentuko ñabardurak ditu. Eskultore horiek errege-armarria eta hiriko armarria egin zituzten. Arkupeak Ortiz de la Jara maisuaren lana dira, eta 1737 inguruan egin zituen. Erdiko balkoiak duen forjaketa Agustín Manzano errementariak egin zuen 1740an. Eraikinaren gainerako apaingarriak, Justizia eta Karitatea eskulturak eta armarri berriak Juan de Uzetak egin zituen 1739an.

Guevara Jauregiak edo Zutabeen Jauregiak (Palacio de Guevara edo “De las columnas”) atelada eta fatxada ederrak ditu, guztiz barrokoak. Eraikina Guevaratarren maiorazkoarena izan zen. Juan de Guevara García de Alcaraz jaunak, Santiagoren Ordenako zaldunak, bultzatu zituen eraldaketak, benetan egokiak izan zirenak: 1691 eta 1705 urte bitartean erakargarritasun handiko eskailera nagusia, aparteko fatxada eta patioa eraikitzeko agindua eman zuen.

San Patricio kolegio-elizak (Colegiata de San Patricio) monumentu-itxura du, bai fatxada nagusian, bai albokoetan. Errenazimentuko eta barrokoko ezaugarriak dituzte bistan dauden eraikuntza-elementuek. Garrantzi horretako eraikin guztiekin gertatu bezala, eraikina egiteko lanek luze iraun zuten; egitura arkitektonikoa 1714an bukatu zuten. Ondorengo urteetan barruko eta kanpoaldeko apainketa-lanak egin ziren, kolegio-elizak gaur egun duen itxura erabat osatu arte.

Partekatu zure sareetan