ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

TURISMO

  • Jaulkipen-data: 28/02/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,70 €
  • Tirada: Ilimitada

Turismoari eskainitako beste seilu bat jaulki dugu. Seiluan azpimarratu nahi izan dugu turismoaren garrantzia, bai gizakiontzat, bai herrialde bateko ekonomia- eta gizarte-garapenarentzat.

30220121

Oro har, beste lur eta eskualde batzuk ezagutzeko interesak, beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutu nahiak eta oporraldiez gozatu zein eguneroko bizitzan etendura bat egiteko desioak bultzatzen gaituzte turismo egitera, beste arrazoi batzuen artean.

Uda igarotzeko tokiak eta herribilduak erromatarren garaian jadanik atseden hartzeko eta gozatzeko guneak ziren, haietaz gozatzea zuten goi-klasekoentzat. Ordudanik, turismoaren kontzeptua zeharo aldatu da, eta guztion eskura dagoen gizarte-ohitura bihurtu.

Turismoaren fenomenoa, berez, XIX. mendearen erdialdera hasi zen, trenak sortzearekin batera. Lehenengo aldiz, bidaia-ibilbideak antolatu ziren munduko hainbat eremutan zehar. Mende beraren amaieran bainuetxeetan ur termalak hartzeko turismoa zabalduz joan zen. Ausartuenak, arriskuak arrisku, urrutira ere joan ziren, hala nola Afrikara eta Asiara.

Mende bat geroago, charter-hegaldiak antolatzea bultzada erabakigarria izan zen, masa-turismoa hedatu eta nazioartean zabaltzeko. 1960ko hamarkadan turismo-fluxu handiak sortu ziren, eta harrezkeroztik handitzen jarraitu dute.

Gaur egun, turismoa ekonomia-jarduera da; ordainketa-balantzan eragin handia du, eta sektoreari lotutako lanpostu ugari sortzen ditu. Ohiko eskulangintzak, gune naturalak eta artistikoak kontserbatzeak, herrialde eta eskualde bakoitzeko gastronomia zaintzeak eta interesgarritzat jo diren jai tipikoek eta ohiturek turismo-aukera ugari ematen dituzte, gustu guztiak asetzeko adina.

Seiluaren aurpegi-balioa 0,70 eurokoa da. Irudian turismoaren ideia irudikatuta dago eguzki distiratsu baten bitartez, zeinak penintsula-esparruen gainean eta penintsulen itsasertzak inguratzen dituen itsaso urdinaren gainean argi-izpiak botatzen dituen.

Partekatu zure sareetan