ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PERSONAJES

  • Jaulkipen-data: 11/04/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,70 €
  • Tirada: 300.000 sellos de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¾

Severiano Ballesteros golf-jokalariak, José Hierro poetak eta Manuel García Matos musikologoak ilustratzen dute aurtengo Pertsonaiak saila.

30420121

Severiano Ballesteros (Pedreña, Cantabria, 1957-id., 2011) historia osoko espainiar golf-jokalaririk onena eta munduko onenetariko bat izan zen. 10 urte besterik ez zituela, caddie gisa ekin zion bere karrerari, eta 1974ean bilakatu zen profesional. Laster iritsi ziren garaipenak eta nazioarteko ospea. 1979an Britainiar Opena irabazi zuen, Munduko lehiaketarik ospetsuenetarikoa, eta beste bi alditan ere irabazi zuen hura. 1980an Augusta Masterra irabazi zuen. Lehengo aldiz lortu zuen europar jokalari batek sari hori irabaztea, eta jaka berdea janztea. 1983an berriro irabazi zuen. Hainbat aldiz izan zen Munduko txapeldun izen handiko lehiaketetan, Rydes Cupen eta Match Playen besteak beste. Bere garaipenengatik, 1980ko hamarkadako jokalaririk onena aukeratu zuten. 2007an erretiratu zen eta guztion oroimenean utzi zuen bere jokatzeko modu ikusgarria. Lortu zituen gauzen artean garrantzitsuenetarikoa golfa ezagutzera ematea izan zen, ordura arte ia ezezaguna baitzen hemen eta elitekoentzat bakarrik baitzen.

30420122

José Hierro (Madril, 1922-id., 2002) Gerra ondorengo olerkigintzako poetarik nabarmenetariko bat da. Joaquín Hierro telegrafistaren semea zen eta errepublikaren aldeko komunikabideetan hasi zen argitaratzen. Kartzelan egon zen arrazoi politikoengatik, eta horrek bere bizitzan eta olerkigintzan izan zuen eragina. 1947an bere lehenengo bi liburuak argitaratu zituen: Tierra sin nosotros eta Alegría, non herriaren egoera ezezkorra eta garratza uzten duen agerian. Bere olerkiek gizarte gaiak, denboraren igarotzea eta oroitzapenak biltzen dituzte, esamolde erraz eta esanguratsuen bitartez. Bere antologiatik, hauek aipatu behar ditugu: Con las piedras, con el viento; Quinta del 42; Libro de las alucinaciones; Cuanto sé de mi eta Cuaderno de Nueva York, bere maisu-lana. Besteak beste, sari hauek jaso zituen: Literaturako Nazioko Saria, Olerkigintzako Nazioko Saria, Letren Asturiasko Printzea Saria eta Cervantes.

30420123

Manuel García Matos (Plasencia, Caceres, 1912 - Madril, 1974), ospe eta izen handieneko musika eta folklore ikerle bat da. Musikarako dohaina zuen eta solfeoa, kontrapuntoa eta hainbat musika-tresna ikasi zituen. Extremadurako Koroak sortu zituen eta inguru hartako abestiak eta dantzak bildu zituen, 1.200tik gora. Musikologiako Institutuak eskatuta, herrialde osoan sakabanatuta zegoen musika bildu zuen. 1945ean, Folkloreko Nazioko Saria jaso zuen eta katedra eman zioten arlo horretan Madrilgo Musika Errege Kontserbatorioan hil zen arte.

Partekatu zure sareetan