ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. Catedral de Santiago

  • Jaulkipen-data: 14/06/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 79,2 x 105,6 mm (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,90 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾

Erdi Aroan, tradizioak dionaren arabera, erromesak Santiagoko katedralera joaten ziren, bertan Done Jakue Apostoluaren hilobia baitzegoen. Eta, gaur egun ere, Santiagoko katedralak Done Jakue bide luzearen amaiera izaten jarraitzen du erromesentzat. Espainiako arte erromanikoaren altxortzat hartzen da, eta gehigarri gotikoak eta barrokoak ere baditu. 1075ean, Almazor-ek suntsitutako basilika baten hondarren gainean eraikitzen hasi ziren. Zatirik handiena XII. mendearen amaieran bukatu, eta katedrala XVI. eta XVIII. mende bitartean handitu zuten.

30620121

Apostoluaren hilobia Kapera Nagusian dago, eta bere gainean girola du. Hilobia hartu zuten, hain zuzen, katedrala eraikitzeko erreferentzia-puntutzat. Gurutze latindarraren itxurako eta 100 metroko luzerako oina trazatu zuten; eta bai beso nagusian, bai beso txikietan, hiru nabe diseinatu zituzten. Erdiko nabeak argia hartzen du triforioaren bitartez. Triforioak eliz osoa zeharkatzen du, eta leihateek ia zirkuluerdi-formako arkuak dituzte. Tenpluko arkuak zutabe sendoetan oinarrituta daude, eta zutabeok eskulturak dituzte kapiteletan.

Katedralaren barnealdean Kapera Nagusia nabarmentzen da, Apostoluaren kriptaren gainean eraikia. Zilarrezko aldarea du, brontzezko pulpituak eta erretaula barroko bat. Erretaulan Done Jakue zaldi baten gainean irudikatuta dago. Ganbaratxo bat dauka, eta barruan, erromes jantzita, Apostolua dugu (zilarrezko eta harribitxiz apaindutako bizkarreko bat darama). Ohitura den bezala, Santuari besarkada bat eman nahi diotenak han sartzen dira, eskailera baten bitartez.

Tenplua hainbat arotan egindako fatxadek inguratzen dute, eta, besteak beste, honako hauek dira: Platerías deritzona, arte erromanikoaren estilokoa, eta bai tinpanoetan, bai alboetan mota askotariko zehetasunez edertua; iparraldeko edo Azabachería fatxada eta ekialdeko edo Quintana fatxada. Haiekin batera honako ate hauek ere badaude: Puerta Real (Errege Atea), Puerta Santa (Ate Santua) eta Puerta del Perdón (Barkamen Atea); azken hori Santuaren eguna igandean denean baino ez da irekitzen. Zalantzarik gabe, fatxadarik garrantzitsuena fatxada nagusia edo Obradoiro fatxada da; Espainiako XVIII. mendeko arte barrokoko maisulana. Fatxada nagusia dago Pórtico de la Gloria deritzon elizpe famatuaren aurrean. Elizpea Mateo maisuak egin zuen 1168 eta 1188 urte bitartean. Arte erromanikoaren estilokoa da, eta erdi-puntuko hiru arkutan banatuta dago; tinpanoa duen arku bakarra erdikoa da. Tinpanoaren erdian pantokratorra dago, eta Kristoren irudia du, lau enbajelariek eta aingeruek inguratua. Tinpanoko arkiboltan Apokalipsiko hogeita bost gizon zaharrak eserita daude, haietako bakoitzak musika-tresna bat eskuetan duela.

Bloke-orrian Obradoiro fatxada, katedralaren sinboloa, irudikatu da; eta seiluan Apostoluaren irudia dugu, eskuetan erromes-makila eta pergamino-paper bat dituela.

Partekatu zure sareetan