ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. CATEDRAL DE OVIEDO

  • Jaulkipen-data: 13/07/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 79,2 x 105,6 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,90 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾

Gotiko flamigero estilokoa, Jainko Salbatzaileari (hiriko zaindaria) sagaratuta dago Oviedoko Katedrala, eta Sancta Ovetensis izenaz ezaguna da, Ganbera Santuan gordeta dituen erlikia ugariak direla-eta.

30720121

Tenplua XIV. mendean hasi zen eraikitzen, aurreko basilika erromanikoak eta prerromanikoak eraitsi ondoren. Eraikuntza-prozesuak XVIII. mendera arte iraun zuenez, eta eraikuntza-etapa guztiak begien bistan geratu ziren. Gurutze latinoko oinplanoa du, hainbat altueratako hiru naberekin, gurutzearekin eta girolarekin.

Katedralaren fatxada nagusiak dekoratutako elizate bat eta bi dorretxe ditu; ezkerreko dorretxea ez zen amaitu, eta elizaren nabeen altueraraino baino ez da iristen. Eskuineko dorretxea XVI. mendeko estilo gotiko errenazentistakoa da. Bost gorputzetan banatuta dago, 80 bat metrokoa da eta azkeneko solairuraino mailaka txikiagotzen diren hainbat pinakulu ditu angeluetan; azkeneko solairua estilo errenazentistakoa da, gainerakoak ez bezalakoa. Orratz mehe, zorrotz eta garden bat du muturrean.

Elizateak Katedralera sartzeko hiru ate ditu, eta erdikoa da handiena eta ornamentu gehien dituena. Horri dagokionez, sekula ipini ez ziren eskulturetarako zizelkaturiko hainbat idulkiz apainduta daude ate-zango guztiak, eta Antzaldatzearen erliebe batekin koroatuta dago. Horrez gain, intxaurrondo-egurrezko bi ate biki ere baditu elizateak, eta bi ate horiek Salbatzailearen eta Meridako Santa Eulaliaren figurekin, bestelako zenbait bustorekin eta medailoirekin apainduta daude.

Tenpluaren barrena gurutze-gangez estalita dago, eta hainbat kapera ditu inguruan: esate baterako, Santa Barbararena, Velardeko Kristorena, Covadongarena, Castro erregearena, zaintzaileena edota Santa Eulaliarena. Kapera Nagusian Erretaula dugu, Jesu Kristoren bizitzaren, pasioaren, heriotzaren eta Berpizkundearen hainbat pasarte jasotzen dituzten bost gorputz bertikalekin. Orokorrean, erretaularen egituran korronte gotikoa da nagusi, eta halako gisa dago katalogatuta, baina hala eta guztiz ere, korronte errenazentista ere ikus dezakegu. Espainiako erretaula gotiko hoberenetako bat da.

Bloke-orrian Katedralaren fronte nagusia irudikatzen da, elizatearekin eta dorretxe lirainarekin. Zigiluan erdiko atea ageri da, hainbat neurritako arkuekin, eta baita frontispizioa eta mainela ere.

Partekatu zure sareetan