ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMERIDES

  • Jaulkipen-data: 29/02/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 300.000 sellos de cada motivo

Espainiako historian bi gertaera esanguratsuek, bata XIII. mendekoa eta bestea XVI. mendekoa, ilustratzen dute Efemerideei eskainitako serie hau.

40220121

Kronologia-hurrenkerari jarraituta, seilu bietako lehenak Navas de Tolosako guduaren VIII. mendeurrena ospatzen du. Gudu horretan erresuma kristauek musulmanak garaitu zituzten. Borrokaldia 1212ko uztailaren 16an gertatu zen, Jaéngo Navas de Tolosa herrian. Gaztelako errege Alfontso VIII.ak Nafarroako Antso VII.arekin (Azkarra zuen ezizena) eta Aragoiko Petri Katolikoarekin itunak lortu ondoren, hiru erregeek aurre egin zioten almohadeen armadari, An-Nasir kalifak zuzenduari. Gudua gurutzada izan zen, aita santu Inozentzio III.aren bitartekotza jaso baitzuen. Kristauen armadek lortutako garaipenaren ondorioz, Penintsulako hegoaldean hedatu ziren kristauak. Garaipenak musulmanen boterea ekarri zuen behera, eta bultzada nabarmena eman zion Errekonkistari.

Seiluan birsortu da Navas de Tolosako guduari buruzko tapiz famatuaren xehetasun baten profila. Tapiz hori Nafarroako Jauregian (Iruñean) dago.

40220122

Bigarren seilua eskaini zaio Nafarroako Konkistaren V. mendeurrenari. Konkista 1512an hasi eta prozesu luzea izan zen. Nafarroako erresuman gerra zibila zegoen; eta horrekin batera, Frantzia eta Espainia elkarren aurka ari ziren. Fernando Katolikoak Frantziako erregeari gerra deklaratu zion, eta horrek bide eman zien Fadrique Álvarez de Toledo II.ak (Albako dukea) zuzentzen zituen Gaztelako armadei, Nafarroa erraz inbaditzeko 1512ko uztailaren 21ean; izan ere, ez zuten ia erresistentziarik topatu. Horrela hasi zen Gaztelako koroak erresuma piriniar beretzeko prozesua.

1515ean, Burgoseko Gorteetan emandako dekretu batek Gaztelako koroaren barnean Nafarroa hartzea erabaki zuen. Hala eta guzti, lege-bildumen arabera, Nafarroak erresuma-izaerari eutsi zion, eta bere foruak eta Gorteak zituen.

Seiluan irudikatu dira Nafarroako erresumako lehengo lurraldeak, baita Nafarroa Beherea ere. Nafarroa Beherea geroago Frantziako lurraldeari erantsi zioten.

Partekatu zure sareetan