ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRALES. Catedral de Burgos

  • Jaulkipen-data: 16/03/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 104,5 x 150 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 104,5 x 150 mm
  • Zigiluen posta-balioa: 2 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ½ circular

Europako arte gotikoko eraikin eder eta adierazgarrienetariko bat dugu Burgosko katedrala. Correosek, Katedralak seriearen barruan, multzo arkitektoniko paregabe horri eskaini dio bloke-orri bat.

40320122

Burgosko tenplu ederra, bere mailako guztiak bezala, hainbat mendetan zehar eraiki zuten. Izan ere, Fernando III.a erregeak, Santuak, aginduta, katedrala eraikitzeko lanak 1221ean hasi ziren, Mauricio jauna apezpiku zela; eta 1260an kontsakratu zuten. Lanak 1765. urtera arte luzatu ziren. Hasierako eraikinak hiru nabe, girola bat, zeharkako nabe bat, sakristia eta 19 kapera zituen, baina denbora pasa ahala, beste eraikuntza batzuk gehitu zizkioten, esate baterako, klaustroa. XV. mendean, Alonso de Cartagena apezpikuak eskatuta, Juan de Coloniak egin zituen fatxada nagusiko dorreak koroatzen dituzten bi orratz lirainak. Mende beraren amaieran, Simon de Coloniak Gaztelako kondestablearentzat, Pedro Fernández de Velasco jaunarentzat, eraiki zuen Kondestableen kapera. Kapera nagusiko erretaula errenazentista estilokoa da, eta aipagarria da erretaulako Santa Maria Nagusiaren eskultura.

XVI. mendean gurutzaduraren ziborioa eraiki zuten, bai eta Escalera Dorada (urrezko eskailera) ederra eta aparta ere. Diego de Siloé izan zen obra bikain horren egilea, eta Errenazimentu italiarra hartu zuen inspirazio-iturritzat. Santa Teclaren kapera XVIII. mendekoa da, eta nabarmentzekoak dira jarritako apaingarri barrokoak. Badakigu Katedralaren eraikuntzan itzal handiko egile askok parte hartu zutela. Haietako batzuk honako hauek izan ziren: Enrique maisua, Pedro Sánchez, Juan Pérez, Juan Vallejo eta Francisco de Colonia. Eta haiekin batera, Gil eta Diego de Siloé eskultoreak, Alonso de Sedano pintorea eta Arnao de Flandes beiragilea, besteak beste. Katedralean beste kapera aipagarri batzuk ere badaude, adibidez, Aurkezpenaren kapera, Erlikien kapera, Santiagori eskainia, Ikustaldiarena, etab. Kanpoko fatxada nagusian nabarmendu nahi ditugu dorre biki lirainen itxura ederra, Puerta Real edo Puerta del Perdón (Erregeen edo Barkamen-atea), arrosa-leiho harrigarria, eta Gaztelako zortzi erregeen figurak osatzen dituzten harrizko irudiak ere bai. Gaztelako erregeen gainean Santa Mariaren irudia dugu. Beste kanpoko elementu batzuen artean, bere eraikuntza berezia edo bere apaingarriak direla eta, oso deigarriak dira Puertas del Sarmental deritzen ateak, XIII. mendekoak; Puerta de la Coronería edo de los Apostoles, estilo gotikokoa; eta Puerta de la Pellejería, azken hori Francisco de Coloniak eraiki zuen 1516an.

1984an, Burgosko Katedralak ondo merezitako “Gizadiaren Ondare” izendapena lortu zuen bere garrantzia eta edertasunagatik.

Partekatu zure sareetan