ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-RUSIA

  • Jaulkipen-data: 17/07/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25 efectos de cada motivo (25 x 2 = 50 sellos)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 310.000 sellos de cada motivo
  • Horzduna: 13 ¾

Espainiako eta Errusiako posta-erakundeek jaulkipen bateratu bat prestatu dute, herrialde bien kultura- eta arte-ondare aberatsaren gorazarre. Seiluak Astorgako Gotzain Jauregiari (Leonen) eta Odol isuriaren gaineko Salbatzailearen elizari (San Petersburgon) eskaini zaizkie.

40720121

Astorgako Gotzain Jauregia Antoni Gaudí arkitektoaren lana da. 1889. eta 1915. urte bitartean eraiki bazuten ere, 1960ko hamarkadara arte ez zen behin betiko bukatu. Joan Baptista Grau gotzainak eman zuen jauregia eraikitzeko agindua, gotzainen egoitza sute batek eraitsi ondoren. Gaudík egin zuen artelanaren proiektua, inguruko eraikinak aintzat hartuta. Horrez gain, bere estiloaren ezaugarri bereziak ere gehitu zizkion. Kanpoaldea granito zurizkoa da: teilatuak arbelezkoak dira, lau dorre zilindriko ditu, eta lubaki batek inguratzen du. Jauregiaren estiloa neogotikoa da, eta almenek, dorreek eta behatokiek erdi aroko jauregien antza ematen diote. Nabarmentzekoak dira ataria, eta bereziki, Gaudíren estiloa ezin hobeto bereizten duten arku txaranbelduak eta goiko bao irekiak. Lau solairu ditu: sotoa, etxabea, solairu nagusia edo noblea –gotzainaren eta gotzain-instituzioaren gelak han daude, kaperarekin batera– eta azken solairua edo atikoa. Beiratedun leihate zabalek argitasun handia ekartzen diote barnealdeari. Gaur egun, gotzainen egoitza izateari utzi dio, eta jauregia Bideen Museoa da, Done Jakueren bidean baitago.

40720122

Errusiako San Petersburgo hiria Petri Handia tsarrek sortu zuen 1703. urteaz geroztik. Beste izen batzuk ere izan ditu, hala nola Petrogrado (Petriren hiria) eta Leningrado (Leninen omenez). Odol isuriaren gaineko Salbatzailearen edo Kristoren Pizkundearen Eliza hiriko eraikin ospetsu eta aristokratikoetako bat da. Tenplua Alfred Parland-ek diseinatu zuen, eta 1883. eta 1907. urte bitartean eraiki zuten Alexandro II.a tsarra hil zuten leku berean, hain zuzen ere. Eraikina Errusiako tenplu ortodoxoa irudikatzen du. Urre koloreko bost kupula ditu, kolore anitzez esmalteztatuak. Horrekin batera, beste kupula batzuk ere baditu, txikiagoak eta tipula-itxurakoak. Kanpandorrearen behealdea mosaikoz apainduta dago, eta Errusiako probintzietako armarriak irudikaturik dauzka. Kolore anitzeko mosaikoek eta lauzek, Errusian ospe handia duten artista batzuek diseinatuek, barnealdea eta kanpoaldea edertzen dituzte.

Partekatu zure sareetan