ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

MODA ESPAÑOLA

  • Jaulkipen-data: 17/09/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado con microrelieve
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 49,8 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 150 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¼ (horizontal) y 12 ¾ (vertical)
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

Espainiako Moda seriea Pedro del Hierro diseinatzaileari, nazioarteko zein estatuko ibiltokietan aintzatespen handia lortu duenari, eskainita dago.

40920121

Pedro del Hierro, margolari baten seme, Madrilen jaio zen 1948an. Txikitatik ageri-agerian utzi zuen marrazteko eta modarako dohain artistikoak zituela, originaltasun handiko diseinuak egiteko gauza zen eta. Moda-arloan prestakuntza eta ezagutzak eskuratu ondoren, 1974an aurkeztu zuen bere lehenengo bilduma. Bi urte geroago, zehazki, 1976an, Goi-mailako Joskintza Ganberan sartu zen. Garai hartan, bai New Yorken, bai Latinoamerikako eta Europako herrialde batzuetan erakutsi zituen bere bildumak, hasierako ospea ekarri ziotenak. 1981ean, denda propioa ireki zuen saltegi handi batzuetan, prêt a porter estiloko eta goi-mailako joskintzako arropa saltzeko. Horrez gain, hainbat pertsona ospetsurentzat diseinuak sortzen zituen, nazioarteko ekitaldietan janzteko soinekoekin batera. 1987an, modari eta osagarriei lotutako proiektu berri batzuei ekin zien. Gero eta ospe handiagoa lortu zuen, eta 1990ean gizonentzako moda diseinatzen hasi zen.

Pedro del Hierrok uste du moda “etengabe aldatuz doan eboluzio-prozesu bat” dela. Bizitzaren beraren objektuak hartzen ditu inspirazio-iturritzat, eta gazte zein helduentzako modelo dinamiko eta dotoreak sortzen ditu. Madrilgo Jantziaren Museoan diseinatzaileari buruz egin zuten erakusketaren katalogoko irudiak ageri dira seiluetan, Cortefiel-ek emanak. Izan ere, jantzi paregabe horiek museo horretan gordeta daude. Lehenengo seiluan mugurdi-koloreko eta islak sortzen dituen satinezko soineko luze eta asimetriko bat irudiztatuta dago. Eskote zabalekoa da, eta eskuineko lepoa agerian uzten du. Dekorazio gisa kristalezko apaingarriak ditu, laserrez zigilatuak.Ondoan, parpailadun eta gorri eta marfil koloreetako oihalezko soineko bat dago, eta lore-motiboak eta kolore anitzeko lentejuelak ditu. Eskotea V itxurakoa da, eta sisak barrurantz sartuta daramatza.

Horren azpian, arrosa koloreko eta islak sortzen dituen oihalezko festa-soineko bat dago, marroi koloreko hari metalikoak eta eskuz eginiko tolesak ditu, eta aurreko aldea atzekoa baino motzagoa da. Bi zatiz osatuta dago: barruko zatia gona hegaldun bat da, eta, aurrealdea motza bada ere, bizkarraldeak dandar luzeko itxura du; horren gainean soineko bat darama, motza eta arrosa kolorekoa. Azkenik, zetazko tulezko soineko bat irudiztatu da: eskotea V itxurakoa da, eta gona evasé estilokoa eta hegalduna. Aldakatik behera irekita dago eta artile-koloreko oihalaren gainean jarritako lorez apainduta.

Partekatu zure sareetan