ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ARTE CONTEMPORÁNEO. MANOLO VALDÉS

  • Jaulkipen-data: 18/07/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 79,2 x 105,6 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,51 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 ¾
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

Serie hau Arte Garaikideari eskaini diogu, eta bloke-orrian dauden seiluek Manolo Valdésen pintura eta eskultura erakusten dituzte.

50720121

Manolo Valdés Valentzian jaio zen 1942an. Bere ibilbide artistikoari 1957an ekin zion, Valentziako Arte Ederren Unibertsitate Eskolan izena eman zuenean. Hala ere, bi urte geroago ikasketak bertan behera utzi zituen, pintura-lanetan buru-belarri aritzeko. Berehala, agerian utzi zuen bere sormen-gaitasuna; horrez gain, Espainiako estatuan, eraldatuz zihoanean, berak eta beste artista garaikide batzuek artearen eginkizun berriari eutsi zioten. 1964an, Manolo Valdések, Juan Antonio Toledo-rekin eta Rafael Solbes-ekin batera, Equipo Crónica sortu zuen. Toledo laster banandu zen, baina Valdesek taldean jarraitu zuen Rafael Solbes 1981ean hil zen arte. Taldeko kideek banakako izenen ordez kolektiboaren izena (Kronika Taldea) erabiltzen zuten, eta pop art mugimenduaren barnean pintura figuratiboa lantzen zuten.

1981. urteaz geroztik bakarkako lanari ekin zion, beste estilo baten bila. Estilo berri horrek Equipo Crónica taldeko etapatik aldendu zuen, nahiz eta lortutako eskarmentua eta baliabideak baliatzen jarraitu. 1989an, New Yorkera joan zen bizitzera, eta han bere karrera artistikoa betiko aldatu zuten adierazpen-modu berriak esperimentatu zituen.

Manolo Valdések pinturaren maisu handiak, hala nola Goya, Velázquez edo Zurbarán, edo abangoardistagoak diren beste batzuk, esate baterako, Monet, Matisse, Picasso edo Miró askotan hartu ditu erreferentziatzat bere lanetarako. Bere pintura-lanetan hainbat material eta ehundura erabiltzen ditu: esaterako, arpillera, lihoa, mihiseak; eta oihal urratuen edo josketak dituzten oihalen gainean kolorez beteriko irudiak agertzen ditu.

Eskultore gisa material mota guztiekin lan egin du: brontze, zur, alabastro, marmol, berun, zink eta kristalarekin. Gune publikoetan erakusteko formatu handiko lanak egin ditu, besteak beste, honako hauek: La Dama de Elche eskultura-lanak hogei metrotik gorako garaiera du, eta Valentzian dago ikusgai; La Infanta Margarita, zazpi metrokoa da, eta Alcobendas-en dugu (Madrilen); eta La Dama del Manzanares, hamahiru metrokoa eta Madrilen kokatua. Hauexek dira beste lan berezi batzuk: Meninas izeneko bilduma, meninak kalez kale Valladoliden, Sevillan, Salamancan edo Madrilen erakutsi dira; eta emakumeen buru kapeladunak.

Gaur egun, artista New York eta Madril hirien artean bizi da.

Seiluetan arpilleraren gaineko bi oleo irudiztaturik daude: Perfil con fondo azul eta Vivianne III, bai eta eskultura bi ere: Infanta Margarita lanaren marmolezko bertsioa bat, 1995ekoa; eta Reina Mariana lanaren zurezko bertsio bat, 1982koa.

Partekatu zure sareetan