ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ARCOS Y PUERTAS MONUMENTALES 2013

  • Jaulkipen-data: 02/01/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 166 x 63 mm (horizontal)
  • Txeketegiaren tamaina: 1
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 1
  • Txeketegiak: 1
  • Zigiluen posta-balioa: tarifa A (1 sello = carta normalizada hasta 20 gr para España)
  • Tirada: Ilimitada

A tarifako zortzi seilu itsaskorrek, nazioko eskutitzen frankeo arrunterako baliozkoa, osatzen dute Espainian dauden Arku eta Ate Monumentalen txartel hau.

10120131

Ávilako Puerta del Alcázar delakoa, Mercado Grande ere esaten zaiona, da antzina hirira sartzeko erabiltzen zen harresiaren bederatzi ateetako bat. Bi dorrek osatzen dute, 20 metro baino gehiagoko altuera dutenak eta, haiek elkartzen, erromatar estiloko puntu erdiko arkua duen zubia dago erdian. 1907an, berritu zutenean, almenak gehitu zizkioten.

Cáparrako Arku Erromatarra, Cáparrako antzinako hirian dago (Caceres), Zilarraren Bidearen erromatar galtzadaren barruan. Arkuak lau ate ditu, eta horietako bakoitza puntu kardinal batera dago begira. Espainian halako ezaugarriak dituen bakarra da. Multzoa harlanduaren zutabe sendoetan dago oinarrituta.

Medinaceliko Arku Erromatarra, Medinacelin (Soria), I. mendeko bukaeran eraiki zen hirirako sarbidea zen erromatarren garaipenaren arku gisa. Gurdiak igarotzeko arkua du erdian, eta beste bi alboetan, oinezkoentzat.

Arco de Capuchinos delakoa, Puerta de Carlos III ere esaten zaiona, Andujarren dago (Jaen). 1786an eraiki zuten, Carlos III erregearen ohorean. Puntu erdiko arkua du erdian, eta beste bi arku zuzen alboetan, erdikoaren altueraren erdikoak.

Arco de los Gigantes delakoa, Antequeran (Malaga), 1585koa da. Puntu erdiko arkuak eta harrizko dobela luzatuek zitorien lorontzi, lehoi eta gaztelu baten erliebea dute, hiriaren armarriko irudiak.

Puerta de Toledo, Madrilen, XIX. mendearen hasieran eraiki zen. Estilo neoklasikokoa da, erdiko arkuak puntua du erdian, eta alboetan dinteldun bi ate ditu. Fernando VII erregearen ohorez eraiki zuten, Espainiak frantsesetatik lortutako independentzia ospatzeko.

Gaztelako Atea delakoa, Tolosan (Gipuzkoa), XVIII. mendekoa da, eta harresiz inguratutako antzinako hirira sartzeko zeuden bost ateetako bat zegoen lekuan dago. Estilo neoklasikoko ate hau arku libre gisa gelditu da.

Cabaneseko Arku Erromatarra, Cabanesen (Castelló), II. mendean eraiki zen erromatarren garaipenaren arku gisa, Vía Augusta delakoaren ondoan. Bi zutabeak eta arkua ditu zutik oraindik, 5,80 metroko altuera eta 7 metroko zabalera ingurukoa.

 

Partekatu zure sareetan