ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EUROPA. Furgoneta Postal

  • Jaulkipen-data: 23/04/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,75 €
  • Tirada: 300.000
  • Horzduna: 13 3/4

PostEurop osatzen duten estatu kideek Europa seriea – aldizka gai bat komunean igortzen dutenak- Posta furgonetei eskaini diete. Denboran zehar posta garraiatzeko erabili diren ibilgailuak ezagutzera emateko modua.

20420131

Posta-garraiobideek industriaren eta eboluzio teknologikoaren pareko garapena izan dute. Mendeetan zehar, zaldietan eramaten ziren gutunak, eta trena izan zen komunikabideetan iraultza handia ekarri zuena. 1851ko irailak 1ean, lehenengo aldiz igo zituzten gutunak trenera, Madril eta Aranjuez bitarteko ibilbidean, Andaluziako linean. 150 urte inguruan, trena izan zen gutunak garraiatzeko gehien erabiltzen zen garraiobidea. 1993ko ekainak 30ean irten zen posta kargamendua zeraman azken tren ibiltaria. Errepidezko garraiobideek ordeztu zituzten behin betiko trenen sareari eta gutunak bidaltzeko prozesua azkartu zen, ondorioz.

Posta garraiatzeko hegazkin zerbitzuak barneratzea ere une garrantzitsua izan zen. 1920an izan zen, eta aurretik tasa berezi bat ordainduz gero, hegazkinez bidal zitekeen.

Gaur egun, Correosek 13.000 ibilgailu baino gehiago ditu autoak, furgonetak, furgoiak, kamioiak, lur orotako ibilgailuak eta motoak barne, eta urtean bi milioi kilometrotik gora egiten dituzte hauek.

2008an, posta erakundeak ingurumena babesteko kutsatzen ez duten lehenengo ibilgailu elektrikoen erabilerarekin proiektu pilotu bat jarri zuen martxan. Harez geroztik, 200 ibilgailu elektrikotik gora ditu, hirien erdiguneetan ibiltzen direnak, eta zarata eta CO2 igorpenak murrizten dituzte.

Zigiluak Comarth espainiar etxeko auto elektrikoa biltzen du, 300 kilogramoko zama eraman dezakeena, 50 kilometro orduko gehienezko abiadura duena, eta 100 kilometroko autonomia duena.

Partekatu zure sareetan