ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Milenio Reino de Granada 1013 - 2013

  • Jaulkipen-data: 26/02/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,37 €
  • Tirada: 300.000
  • Horzduna: 13 3/4

Granadako Erresumaren Milurtekoa dela eta, erresumaren sorrera independentea, 1013koa, ospatzeko igorri dugu zigilu hau.

30220131

1009. urteaz geroztik Kordobako omeiatar kaliferria erori ondoren, Al-Andalusko lurrak hainbat estatu txikitan zatitu ziren. Estatu txiki horiei 'taifak' zeritzen, eta iraupen oso laburra izan zuten. Lehen erresuma horietako bat Granada izan zen: Zawi ben Ziri izeneko musulman berbereak sortu zuen 1013an. Ziri dinastiak egin zituen lehen ekintzetako bat hauxe izan zen: defendatzeko latza zen Elvira hiritik ordura arte garrantzi handirik izan ez zuen Granada herrira aldatu zuen erresumako hiriburua. Granada aukeratu zuten hiriburu, batetik, bere kokapen egokiagatik eta, bestetik, bertako ibar oparoagatik, herritarrentzako hornidura bermatzen baitzuen.

Ziri dinastiak 1013tik 1090era arte iraun zuen. Laugarren eta azken Ziri erregearen Oroitzapenetan honako hau irakur dezakegu: «Eta errekaz eta arboladiz beteriko lautada eder bat ikusi zuten, Sierra Nevadatik behera datorren Genil ibaiak zeharkatua, inguruko lur guztiak bezala. Era berean, gaur egun Granada herriari eusten dion mendia ere ikusi zuten; eta orduan konturatu ziren horixe zela eskualde osoaren erdialdea».

Almorabideekin hasieran eta almohadeekin geroago 150 urtean izandako gudak atzean utzi ondoren, 1232an Nasri Erresuma heldu eta Granadak bere goieneko unea izan zuen. Nasri Erresumak 1492ra arte iraun zuen, hots, Errege-erregina katolikoei Granada eman arte. Gaur egun ezagutzen ditugun jauregiak, lorategiak, urmaelak, ikastegiak eta kale estuak, Granadako hirigintza-estiloa zehazten dutenak, Nasri Erresumaren garaian altxatu ziren. Zientziek, arteek eta letrek gora egiteko aukera aurkitu zuten garai hartan; eta arabiarren eta juduen arteko bizikidetza ezin harmoniatsuagoa izaten zen.

Errege eta erregina kristauak heldutakoan, artearen eta kulturaren zabalkuntzak aurrera egin zuen hirian. Besteak beste, katedrala errenazentista, komentuak eta elizak eraiki ziren. Carlos V.a enperadoreak jauregi bat egin zuen Alhambra dagoen esparruaren barruan. Horrez gain, Unibertsitatea fundatu zuen, non garai hartako maisu ospetsuenei harrera egin zieten.

1984an, Gizadiaren Ondare izendatu zituzten Granada hiri historikoko Alhambra jauregia, Generalifea eta Albayzin auzoa.

Partekatu zure sareetan