ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PATRIMONIO MUNDIAL

  • Jaulkipen-data: 21/03/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: Circular 32 mm.
  • Bloke-orriaren tamaina: 150 x 104,5 mm (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 3,10 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 1/2

San Lorenzo Eskorialeko Monasterio erreala Gizadiaren Munduko Ondare deklaratu zuen Unescok 1984an. Igorpen hau osatzen duen bloke-orrian monumentu-multzoaren ikuspegi orokorra ikus dezakegu, eta zigiluan Monasterio errealari eskainitako txanpona.

30320131

Felipe II erregeak agindu zuen eraikitzea Eskorialeko Monasterioa, San Quintineko gatazka irabazi ondoren, 1557an San Lorenzo egunean hain zuzen ere, eta bere gurasoen zein bere buruaren oroigarri gisa mausoleoa eraikitzeko zuen bertan. Monasterioaren kokapena aukeratzeko orduan gortea hurbil egotea hartu zen kontuan. 1561ean Madrilen kokatu zen gortea, ur, zur, harrobi eta horizonte zabalak zituela eta. Erregeak monasterioaren zuzendaritza San Jeronimoko orden erlijiosoaren eskuetan utzi zuen, eta lan arkitektonikoak Toledoko Juan Bautistari agindu zizkion, errege-arkitekto izendatu zutena ondorioz.

1563ko apirilaren 23an hasi zuten eraikitzen monasterioa, Toledoko Juan Bautistaren zuzendaritzapean. Hura hil zenean, hasi eta lau urtera, bere ikasle zen Juan de Herrerak jarraitu zuen. Hark irudikatu zuen eraikinak egun duen itxura eta estilo berri bat sortu zuen, soiltasuna, apaingarri eskasia eta zorroztasun geometrikoa ezaugarri dituena, eta "Herreriar estiloa" deitu zitzaion. 1584an bukatu zituzten lanak.

Eskorialeko multzo arkitektonikoa, proportzio handiko eta forma errektangeluarrekoa, hainbat gelatan banatzen da, horien artean: Erregeen patioa, Basilika, Erregeen panteoia, Infanteen panteoia, Borboien jauregia, Austrien jauregia, Gela Kapitularra eta Liburutegia.

Marmolez eta brontzez estalita dagoen Erregeen panteoian erregeen eta haien amen gorpuak daude. Errege familiako gainerako kideen gorpuak, aldiz, Infanteen panteoian daude lurperatuta.

Austriarren jauregia – non Felipe II hil arte bizi izan zen, eta nondik bere jabetza ugariak zuzendu zituen – Basilikaren Presbiterioaren inguruan dago eraikia. Erregeen logela aldare nagusiaren ondoan dago. Leiho bat du, nondik Erregea gaixorik zegoenean meza entzun zezakeen.

Artista ospetsuen margolanak eta eskulturak ikus daitezke bertan. Eskorialeko Monasterioa museoa bilakatu da urteetan zehar, handik igaro diren erregeen eskutik.

Partekatu zure sareetan