ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Albumak

Liburua: HIRU ARMADEN ZIGILUAK

  • Tipo: Salgai 2017ko urriaren 25etik aurrera
  • Temática: Armada (ikusi irudiak behean)
  • Año: 2017
  • Hilabetea: 10
  • ISBN: 978-84-88841-41-4
  • Orri-kopurua: 136
  • Neurriak: 25,3 x 29,5 cm (itxita)
  • Azaleztapena: Azal zurruna eta gainazala, eta erretraktilatutako edukiontzia
  • PSP: 65 € zigilurik gabe - 80 € zigiluekin (BEZ barne).     Sujeto a cambio de tarifa anual vigente.

Omenaldia Espainiako Armadari.

Filatelia eta Indar Armatuak beti eskutik joan dira. Hori dela eta, Correosek hiru armadei omenaldia egiten dien liburu bat editatu du aurten, harreman hori sendotzeko eta militarren baloreak zabaltzeko.

Liburuak hiru liburuki ditu, bakoitza 136 orrialdekoa. Zigiluen bidez, armada bakoitzaren historia kontatzen du. Lehor-armadari buruzko liburukia Julio Peñas Artero teniente koronelak idatzi du, filatelista ezaguna ere badena. Armadari buruzko liburukia idazten, berriz, Marcelino González itsasontzi kapitainak lagundu du. Bukatzeko, Aireko Armadari buruzko liburukian, Federico Yaniz jeneralak aeronautikako eta abiazio militarreko istorioak kontatzen ditu. Hitzaurrean Defentsako Estatu Nagusiko buruaren  hitzak ageri dira, eta liburuki bakoitzean Felipe VI Erregearen irudia ageri da, kasu bakoitzean dagokion uniformea jantzita.

Filatelistei, Indar Armatuen zaleei eta zigiluen bitartez militarrei buruz gehiago jakin nahi duten pertsona guztiei zuzendutako artelan honek erretraktilatutako edukiontzia dakar, hobeto kontserba daitezen.

Joan den urriaren 12an, Hispanitate egunean, aurkeztu zen liburua 55. Exfilna Azokan, aurten Portugaleten egin dena. Liburua bi modalitate desberdinetan salduko da. 500 ale, zigiluekin; eta beste 500 ale zigilurik gabe (azken kasu horretan, zigiluen irudiak ageri dira). Armada bakoitzaren 15 zigilu adierazgarri dira:

Lehor-armada

Uniforme militarrak, infanteria arina, 1830                     Zigiluaren jaulkipena: 1976/07/17

Legioaren urteurrena, Juan de Austria           Zigiluaren jaulkipena: 1971/06/21

Indar Armatuak bake-misioetan                                Zigiluaren jaulkipena: 2007/07/04

Prim jeneralaren jaiotzaren 200. urteurrena                               Zigiluaren jaulkipena: 2015/02/06

Agustina Aragoikoa                                                                   Zigiluaren jaulkipena: 1968/04/08

 

Armada

Espainiaren jarduera Antartikan, Gaztelako Gabriel             Zigiluaren jaulkipena: 2017/01/30

Armadako Itsasketa Eskolen Errege Konpainiaren 300. urteurrena                           Zigiluaren jaulkipena: 2017/04/28

Urpeko armaren urteurrena                                       Zigiluaren jaulkipena: 2015/02/20

Itsas infanteriaren sorreraren 450. urteurrena                    Zigiluaren jaulkipena: 1984

Antzinako itsasontziak, San Telmo ontzia                                          Jaulkipena: 1995

 

Aireko armada

Espainiako abiazio militarraren urteurrena                               Zigiluaren jaulkipena: 2011/05/31

Aireko armadaren 75. urteurrena                                Zigiluaren jaulkipena: 2014/06/27

Kanarietako abiazioaren urteurrena                             Jaulkipena: 2013/05/07

Espainiako Gurutze Gorria, Breguet-19 hegazkina                      Jaulkipena: 1926/09/15

Cierva autogiroa                                                        Zigiluaren jaulkipena: 1938/09

 

Liburua urriaren 25etik aurrera egongo da salgai

 

Tirada:   1.000 unitate

PSP: 65 € zigilurik gabe, eta 80 € zigiluekin (BEZ barne).  

 

 - Helbide elektronikoa:      atcliente.filatelia@correos.com

 - Telefonoa:   902 197 197

 - Online filatelia: Egin eskaera  (erregistratutako bezeroentzat bakarrik)

 

Irudiak:

Libro SELLOS DE LOS 3 EJÉRCITOS
Libro SELLOS DE LOS 3 EJÉRCITOS
Libro SELLOS DE LOS 3 EJÉRCITOS
Libro SELLOS DE LOS 3 EJÉRCITOS
Partekatu zure sareetan