ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Albumak

Gabonetako bolak 2017

  • Tipo: Salgai 2017ko azaroaren 6tik aurrera
  • Temática: Gabonak
  • Año: 2017
  • Hilabetea: 11
  • Neurriak: 3 bola, 66 mm-ko diametroa dutenak
  • Azaleztapena: Serigrafia eta tanpografia
  • PSP: 15 € (BEZ barne)     Sujeto a cambio de tarifa anual vigente.

Hau ere ikusi:  "Gabonetako 6 Txartel Filateliko - 2017"

Filatelia Gabonetako zuhaitzean

2017ko Gabonei begira, Correosek bezero eta erabiltzaile guztiak animatu ditu Gabonetako zuhaitza bola filatelilko originalekin apaintzera.

Espainiako filateliak berritzen jarraitzen du. 2015eko Gabonetan abiatu zen ildo horretatik, opari berezien originaltasuna eta zigiluen bilduma bateratzen dituen produktuaren eskaintzarekin. 2015. eta 2016. urteetan txokolatezko napolitanak eta gailetak prestatu zituen irudi filatelikoekin. Ekimen horrek bezero eta erabiltzaileen artean izandako arrakasta ikusita, eta zigiluak gizartean gero eta egonkortuago egon daitezen, Correosek 2017an ildo horretatik jarraitzea erabaki du, zigiluak ezagutarazteko aurrerapauso garrantzitsua dela uste du eta. 2017an gozokiak albo batera utzi eta apainketan ardaztu da, Gabonetako bolak eskainita. Bildumagileen atseginekoak eta Gabonetako opari originala izango dira zalantzarik gabe.

Hiru bola dira, 66 mm-ko diametroa dutenak, eta urre-koloreko kutxatila batean datoz. Bolak kalitate handiko beiraz eginda daude, jatorri alemanekoa, eta Gabonetako marrazkiekin apainduta daude, hala nola, elur-oreinarekin, Aita Noelekin eta Errege Magoak gidatu zituen izarrarekin. Bi bola urdin daude, Gabonetako irudien serigrafia dutenak. Hirugarren bola urre-kolorekoa da eta Gabonetako zigiluen collage bat du, tanpografiaren bitartez inprimatua.  

Correosek Filatelia ikusteko era berri bat transmititu nahi dio gizarteari, gertuagoa, modernoagoa eta berritzaileagoa. Kasu honetan, zigiluen itxuraz gozatzeaz gain, apaintzeko erabil daitezke.

Edizio mugatua, 1.000 ale.

PSP: 15 € (BEZ barne) 

 

Dagoeneko eskuragarri, ez galdu aukera:

 - Helbide elektronikoa:      atcliente.filatelia@correos.com

 - Telefonoa:   902 197 197

 - Online filatelia: Egin eskaera  (erregistratutako bezeroentzat bakarrik)

 

Irudia:

Bolas de Navidad 2017
Partekatu zure sareetan