ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Albumak

Gizakia lehen aldiz Ilargira heldu zen egunaren 50. urteurrena

  • Tipo: Salgai 2019ko azaroaren 6tik aurrera
  • Temática: Herrialdeak
  • Año: 2019
  • Hilabetea: 11
  • Neurriak: 29,5 x 21,5 cm. (itxita)
  • Azaleztapena: Kolorean
  • PSP: 100 € (BEZ barne)     Sujeto a cambio de tarifa anual vigente.

Gizakiontzako pauso txikia da hau, baina Filateliarentzako produktu handia

2019ko uztailaren 20an,   50 urte bete dira gizakia Ilargira heldu zenetik. Armstrong, Aldrin eta Collins astronautek Lurraren satelitean pausatu zuten Apolo XI espazio-ontzia. XX. mendeko gertakari historikoa, gizadiaren historiako balentriarik handienetakoa.

Hamarkadaz hamarkada, pertsonaia eta gertaera gogoangarrien adierazle izan dira posta-zigiluak. Eta, hainbat herrialdetako posta-edizioetan, behin eta berriz agertu dira astronauten balentriak eta espazioko aurrerapenak, batez ere Estatu Batuetan eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean.

Filateliaren zentzu hertsian, 14 zigilutan heldu dio espazioaren gaiari Correos-ek. Gaiak barne hartzen ditu, besteak beste: behatokien inaugurazioa, astronomiari loturiko urteurrenak, efemerideak eta pertsonaiak, Telekomunikazioen nazioarteko batasuna-Hispasat satelitea, eta, nola ez, gizakiak Ilargia lehen aldiz zapaltzearen 50. urteurrenari eskainitako azken jaulkipena.

Orain, kutxatila berezia aterako du Correos-ek estatubatuar gertakizun espazialari omenaldia egite aldera, Estatu Batuetako eta Espainiako zigilu, gutun-azal eta txanponen konposizioarekin.  Estatubatuar postako 4 zigiluk (2+2), txanpon batek eta aurrez frankeatutako 2 gutun-azalek osatzen dute produktua;

Espainiari dagokionez, Correos-ek eta Diruaren eta  Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak hurrenez hurren jaulkitako zigilu eta txanpon banarekin adierazi du une garrantzitsu horretan parte hartu izana. 3,50 € balio du espainiar zigiluak. Txanpona, bestalde,  zilarrezkoa da, eta 10 € balio du.

Txanponaren aurrealdean,  Felipe VI.a erregearen irudia erreproduzitzen da. Gainaldean, FELIPE VI.A ESPAINIAKO ERREGEA testua agertzen da. Behealdean, txanpona zein urtetan egin zen, hots, 2019.

Atzealdean Ilargiaren irudia azaltzen da, eta, haren gainean, aginte-modulua, satelitearen gainazalean lurreratu zen moduluari lotuta. Ezkerraldean txanpon-etxeen marka ageri da, eta, beherago, hegaldi historiko horretan Espainiatik lagundu zuen antenaren irudia. Eskuinaldean piezaren balioa dago ikusgai, 10 EURO. Txanponaren kanpoaldean ILARGIRA HELTZEAREN 50. URTEURRENA testua dator eta, txanponaren goiko ezkerraldean, 1969-2019 datak.

Estatu Batuetako txanpona ere zilarrezkoa da, eta dolar erdia balio du.

150 unitateko sorta mugatua izango du kutxatilak, zenbakituak, 100€-tan.

 

PSP: 100 €  (BEZa barne)

       

Dagoeneko eskuragarri, ez galdu aukera:

 - Helbide elektronikoa:      atcliente.filatelia@correos.com

 - Telefonoa:   902 197 197

 - Online filatelia: Egin eskaera  (erregistratutako bezeroentzat bakarrik)

 

Irudia:

50 Aniversario de la llegada del primer hombre a la Luna
Partekatu zure sareetan