ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Albumak

Liburua: Balioak denboran zehar. Espainia eta Andorrako 2019ko zigiluak

  • Tipo: Salgai 2019ko azaroaren 8tik aurrera
  • Temática: Urteko liburua (ikusi irudiak beherago)
  • Año: 2019
  • Hilabetea: 11
  • ISBN: 978-84-88841-51-3
  • Orri-kopurua: 119
  • Neurriak: 30 x 30 cm (itxita)
  • Azaleztapena: Estalki zurruna, hari begetalaz josita, eta gaineko azala
  • PSP: Liburua zigiluekin: Harpidedunek: 145 €. Harpidetu gabekoek: 150 €. Liburua zigilurik gabe: 40 € (BEZa barne).     Sujeto a cambio de tarifa anual vigente.

Ikusi, halaber:  ''Balioak denboran zehar 2018''

Libro Anual  2018

Libro Anual 2018

Urtero legez, Balioak denboran zehar liburua argitaratu du Filateliak. Bertan, Espainian eta Andorran 365 egunotan jaulki diren zigilu guztiak jasotzen dira. 2018an 108 zigilu jaso dira, 93 Espainiarenak eta 15 Andorrarenak.

Aurrekoetan ez bezala, aipatzekoa da errealitate areagotua daramala azalean aurtengo Urteko Liburuak, 2019an jaulkitako lehen eguneko gutun-azal guztiak ikusi ahal izateko. Deskargatu Sellos RA de Correos aplikazioa, fokuratu azala telefono adimendunarekin eta ikusi gutun-azalak!

Haien artean daude 2019an jaulkitako zigilurik arrakastatsuenetako batzuk, formatu eta efektu bereziekin, besteak beste: EXFILNA 2019 Santander azokaren jaulkipena, azetato gardenarekin; gizakia lehen aldiz Ilargira heldu zen egunaren 50. urteurrenari eskainitako bloke-orria; edo azken hamarkadetako telesailik berezienetako bati, Simpsondarrei, eskainitakoa.

Horrez gain, ezin ahantz dezakegu aurten jaulkitako zigilu solidarioa, 2030 Agenda. Garapen jasangarriaren alde izenekoa. Zigilu horrekin, proiektura bideratzen ditu Correosek zigilua saltzean lortutako mozkin guztien %3.

Liburuaren barruan, askotariko formatu eta efektuetan daude zigiluak (tinta ikusezina, azetato gardena, 3D tinta, erliebedun zigilu zabalgarriak, errealitate areagotua, offset, gomaztatua…).

Liburuak, gainera, beharrezko espazioa eta filozorroak ditu, nahi izanez gero urteko 5 artista-proba (ez datoz liburuan) ipintzeko:

Munduko Ondarea. Ávilako hirigune historikoa eta harresiz kanpoko elizak (zigiluaren erreprodukzioa zilarrez)

JUVENIA 2019 Burgos (zigilua errealitate areagotuarekin)

Komunikazioen Jauregiaren mendeurrena (zigiluaren erreprodukzioa urrez)

Covadonga Mendiko Parke Nazionalaren Urteurrena

EXFILNA 2019 Santander (zigiluaren erreprodukzioa urre arrosaz)

Espainian eta Andorran zirkulazioan egon ziren lehen eguneko ZIGILU-MARKA guztiak dakartza.

PSP ZIGILU GUZTIEKIN filozorro gardenetan:
145 € (BEZa barne) Filateliara harpidetuta daudenentzat
150 € (BEZa barne) Harpidetuta ez dauden gainerakoentzat

PSP ZIGILURIK GABE

40 € (BEZa barne),  filozorro gardenekin, zeure zigiluak bertan jar ditzazun

Urtero etxean erosotasun osoz jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez.

Dagoeneko eskuragarri, ez galdu aukera:

 - Helbide elektronikoa:      atcliente.filatelia@correos.com

 - Telefonoa:   902 197 197

 - Online filatelia: Egin eskaera  (erregistratutako bezeroentzat bakarrik)

 

Irudiak:

Libro Anual 2019
Libro Anual 2019
Libro Anual 2019
Partekatu zure sareetan