ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Albumak

Nazioarteko Pasaporte Filatelikoa - 2019

  • Tipo: 2020ko urtarrilaren 27tik aurrera salgai
  • Temática: Nazioarteko feriak (Ikusi irudiak jarraian)
  • Año: 2020
  • Hilabetea: 1
  • Orri-kopurua: 28
  • Neurriak: 13,5 x 18,5 cm.
  • Azaleztapena: Pasaportearen antzeko formatua. Kartoizko azala
  • PSP: 20 € (BEZ barne)     Sujeto a cambio de tarifa anual vigente.

      Ibilbidea duen beste produktu bat: Nazioarteko Pasaportea 2018 Nazioarteko Pasaportea 2017 Nazioarteko Pasaportea 2016 Erromesaren Egiaztagiri Filatelikoa

 

Espainiako filatelia munduan

Correos-ek bilduma egiteko agiri filateliko bat aurkezten du, “pasaporte” bat, alegia. Feria bakoitzari buruzko informazioa dakar, besteak beste, non ospatzen den eta monumentu gailenak.

Honako hauek barne:

2019an izandako nazioarteko azoken 5 txartel oroigarriak. Filozorroetan babesturik.

Halaber, feria bakoitzaren 5 zigilu-markatzeko berezi egin dira; horiekin markatu dira, hain zuzen ere, aipatu txartelen zigiluak.

Aurten, OPARI gisa, Alemaniako postak Essen-go azokarako berariaz jaulkitako posta-txartela ere barne hartzen du. Escribano Cerillo txoria agertzen da bertan.

2019ko  azokak:

Essengo zigiluaren nazioarteko azoka, maiatzaren 9tik 11ra; gure ohiko hitzordua Alemanian. Europa erdialdeko azoka horren jaulkipen bereziena Europarena izan zen. Aurtengoan txoriei  eskainita zegoen, oso ondo zaindutako Premium paper-orri batekin. Zigilua: Europa. Hegaztiak. Ugatza. B tarifa. Jaulkipena: 2019/04/23.

Sberatel International Fair 2019, Praga,  aurten irailaren 6an eta 7an. Pragako azoka hori espainiar filatelia joan ohi den beste azoka tradizionalenetako bat da. Aurtengo honetan salmenta nabarmenenak izan dira trenak, animaliak eta ondarea. Zigilua: Europako Parlamenturako Hauteskundeen 40. urteurrena. Jaulkipen data: 2019/03/15.

Txinako Azoka. 36 World Stamp Exhibition Wuham 2019. Hubei probintzian kokatua, txinatar hiri hau enblematikoa da bere aintzira eta parkeei esker. Oso berezia izan zen ekainaren 11tik 17ra bitartean azoka horretan izatea, bertan aurkeztu baitzen Espainiak Txinarekin batera egin duen zigilua. Espainiako standean Martin Mörck egon zen, zigiluaren diseinatzaileetako bat. Gutun-azalak eta posta-txartelak sinatzen jardun zuen, gainera. Jaulkipena: Zetaren ibilbide berria. Espainia-Txina jaulkipen bateratua. Jaulkipen data: 2019/06/11.

Parisko 72. Salon Philatelique d´Automne, azaroaren 7tik 9ra. Europako azoka filatelikorik garrantzitsuenetariko batera joan ginen, eta parte-hartze eta salmenta bikainak lortu genituen, aurtengo Andorra Espainia zigiluekin. Izan ere, eskaera handia izan zuten aurtengo 73. edizioaren egun guztietan. Zigilua: ATM etiketa, Notre-Dameko katedrala. Jaulkipena: 2019/11/07.

XXXII. Edizione Milanofil azoka. 2019ko martxo honetan lehen aldiz izan ginen Italiako azoka filateliko hoNetan, Italiako postak gonbidatuta. Pragako azokan gertatu moduan, zigilu garrantzitsuenak trenei eta, halaber, futbolari eskainitakoak izan ziren. Zigilua: Turismoa. Hondartza. Jaulkipena: 2019/01/02.

Txartel oroigarriak feria ezberdinetan baino ezin izan dira eskuratu; orain pasaporte honetan bildu dira guztiak, gure harpidedun eta bezero guztiek horiez goza dezaten. 5 txartelek aipatutako zigilua dakarte, feria bakoitzerako diseinatutako zigilu-markatzeko berezi batekin markatuta.

Tirada mugatua, 500 ale

Prezioa: 20 euro

 

PSP: 20 € (BEZ barne) 

 

Dagoeneko eskuragarri, ez galdu aukera:

 - Helbide elektronikoa:      atcliente.filatelia@correos.com

 - Telefonoa:   902 197 197

 - Online filatelia: Egin eskaera  (erregistratutako bezeroentzat bakarrik)

 

Irudiak:

Pasaporte 2019
Pasaporte 2019
Pasaporte 2019
Pasaporte 2019
Partekatu zure sareetan