ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

  • Laguntza behar duzu?
Ayudarte a traspasar fronteras

Inportatzen ari diren bidalketen segimendua

Edozein unetan jarrai daiteke bidalketaren izapide-egoera gure  bidalketa-bilatzailearen bidez.

1. Inportazio-izapideak egiten – Hartzaileari abisua igorri zaio
2. Hartzailearen dokumentazioa jaso da
3. Inportazio-izapidearen aurrekontua bidali da
4. Transferentzia jaso da – Inportazio-izapidea egiten ari da
5. Inportazio-izapidea amaitu da – Hartzailearenganako bidean da bidalketa
6. Inportazio-izapidea amaitu da – Bidalketa hartzaileari entregatu zaio
7. Inportazio-izapidea amaitu da – Debekatutako objektua daramalako itzuli da
8. Inportazio-izapidea amaitu da – Murrizketei lotutako objektua delako itzuli da
9. Inportazio-izapidea amaitu da – Hartzailearekin harremanetan jarri ezin izanagatik itzuli da
10. Inportazio-izapidea amaitu da – Jatorrizko herrialdera itzuli da beste arrazoi batzuengatik

1. Inportazio-izapideak egiten – Hartzaileari abisua igorri zaio
Jakinarazpen bat Aduana Aviso de llegada   PDF  (148 Kb) jasoko da etxean, aduanan bidalketa aurretik izapidetzeko eta entrega egiteko eman beharreko pausoak azaltzen dituena. Baimena emanez gero, Correosek egin ditzake izapide guztiak (eskatzen den dokumentazioa eta datuak emanez). 
Bi edo hiru egun igaro ondoren jakinarazpena ez bada jaso, baliteke Correosek zure datu zuzenak ez edukitzea. Hala balitz, berriro beste bat bidaltzea eska daiteke honako inprimaki honen bidez.

2. Hartzailearen dokumentazioa jaso da
Correosek ondo jaso du eskatutako dokumentazioa. Zuzena bada, aurrekontu bat egingo dugu, merkantziak bere ezaugarri eta lotutako kostuen arabera bete behar dituen aduana-izapide guztiak azalduz. Aurrekontu horrekin ados egonez gero, jakinarazpen horretan azaltzen diren jarraibideak egin behar dira, eta, zenbatekoak ordaindu direnean, Correosek inportazioa bidaltzeko prozesuarekin jarraituko du.

3. Inportazio-izapidearen aurrekontua bidali da
Dagoeneko bidali dugu aurrekontua eskainitako harreman-datuetara (helbide elektronikoa, etab.), inportazioari ekiteko.

Igorritako aurrekontuan jasota egongo dira muga-zergak, zerga bereziak eta inportazioko BEZa, eta baita inportazioko DUA kudeatu eta izapidetzeagatik nahiz inportatzeko merkantziaren arabera beharrezkoak diren aduanaz gaindiko baimenen (osasuna, farmazia, etab.) gestiogatik Correosek kargatutako zerbitzu-sariak ere.

Aurrekonturik ez bada jasotzen, baliteke Correosek datu zuzenak ez edukitzea. Hala balitz, berriro beste bat bidaltzea eska daiteke honako  inprimaki honen bidez.

4. Transferentzia jaso da – Inportazio-izapidea egiten ari da
Aurrekontuan adierazitako zenbatekoaren transferentzia zuzen jaso dugu. Ordainketa egina dela egiaztatzen ez den bitartean Correosek ezin du hasi inportazioa Espainiako Aduanan.
 

Transferentzia jasotzen denean, merkantzia bidaltzeko epea aldakorra izan daiteke, kasuen arabera. Oro har, bi egun baliodunekoa izango da, baina merkantziaren ezaugarriak direla-eta, inportaziorako bidalketa aurkeztu aurretik azterketa bereziren bat igaro behar badu (esaterako, osasun ikuskapena, farmazia ikuskapena, etab.), izapidea astebete ere luza daiteke.

5. Inportazio-izapidea amaitu da – Hartzailearenganako bidean da bidalketa
Bidalketa-izapidea ondo burutu da eta etxean entregatzeko bidean da.

6. Inportazio-izapidea amaitu da – Bidalketa hartzaileari entregatu zaio
Esan nahi du erabiltzaileak erabaki duela inportazio-izapideak bere kabuz (edo baimendutako pertsona baten bidez) egitea, eta bidalketa entregatu dela.


7. Inportazio-izapidea amaitu da – Debekatutako objektua daramalako itzuli da
Bidalketako merkantzia ez da inportaziorako baimendu, debekaturik dagoen merkantzia baita segurtasuneko muga-kontrolak (osasuna, farmazia, etab.) egin ondoren.

Correosek bidalketa bere jatorrira itzuliko du, Aduanak hala eskatuta. 


Aurrekontuko zergak, muga-zergak eta Correosen zerbitzu-sariak ordainduta badira, Correosek itzuli egingo ditu ordaindutako zenbateko horiek, diru-sarrera egin zen kontura.


Hartzailearen ardura da merkantzia guztien inportazio-baldintzak ezagutzea (debekuak, murrizketak, mugak, etab.) eta bidalketa iristean eska daitezkeen agiriei buruz informatzea. Hartzailearen ardura da ere merkataritza-faktura, jatorri-egiaztagiria, baimenak, arestian aipatutako muga-kontroletarako baimen bereziak eta gainerakoak izatea, hala dagokionean.

8. Inportazio-izapidea amaitu da – Murrizketei lotutako objektua delako itzuli da
Bidalketako merkantziak ez du inportatzeko baimenik, ez dituelako betetzen haren inportaziorako agintariek eskatutako baldintzak. Correosek bidalketa bere jatorrira itzuliko du, Aduanako agintariek hala eskatuta. 


Zergak eta muga-zergak ordainduak badira, banku-transferentzia bidez itzuliko dira diru-sarrera egin zen kontu berera.
Hartzailearen ardura da inportazio-baldintzak ezagutzea eta bidalketa iristean eska daitezkeen agiriei buruz informatzea.

9. Inportazio-izapidea amaitu da – Hartzailearekin harremanetan jarri ezin izanagatik itzuli da
Amaitu da aduana-izapideak egiteko ezarrita den eta Iriste-jakinarazpenean jakinarazitako epea.

Gehienetan, hartzaileak eskatutako informazio edo dokumentazio guztia ez duelako ekarri gertatzen da, edo bidali zitzaizun  Presupuesto   PDF  (297 Kb) diru-sarrera egin ez delako. Ondorioz, Correosek ezin du inportazioa egin eta bidalketa bere jatorrira itzuli behar da. 
Garrantzitsua da jakitea Internet bidezko erosketetan zuzenak izan behar direla online saltzaileari emandako harremanetarako datu guztiak. Izan ere, bidalketa saltzaileak igortzen du, eta zuzen eta egiazki bete behar ditu bidalketarekin batera joango diren posta-dokumentazio guztia (igortzailearen eta hartzailearen harremanetarako datuak, bidalketaren datuak, objektu kopurua, edukiaren deskribapen zehatza, bakoitzaren balioa, fakturak, edukiaren muga-zergen sailkapena (ezagutzen bada), merkantzien jatorria, etab.) eta dagozkion fakturak.

10. Inportazioa izapidetzen amaitu da – Jatorrizko herrialdera itzuli da beste arrazoi batzuengatik
Bidalketa beste arrazoi batzuengatik itzuli da, adibidez, hartzaileak uko egin diolako edota jatorrizko herrialdetik erreklamatu izan delako.