ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

  • Laguntza behar duzu?

Nola funtzionatzen du Correos-eko Bulego Birtualak?

Egin izapideak gure bulego birtualaren bitartez: bidalketak prestatu, dokumentuak online bidali... Erregistratuta bazaude, zure gakoa erabil dezakezu Bulego Birtualera sartzeko. Bestela, doan erregistra zaitezke.

 

Bulego Birtualean nola eman alta eta nola konfiguratu Nire Kontua


• Alta eman nahi dut

Erabiltzaile bezala alta ematea da Correos-eko Bulego Birtualaren zerbitzu bat erabili nahi duen edozein bezerok egin behar duen lehen gauza. Hori eginez gero, eskura dituzu ziurtagiriak aurrez erregistratzeko, jakinarazpen eta paketeriarako, burofax edo telegrama bat on line bidaltzeko, zigilu pertsonalizatu bat erosteko edo gutun edo postal digitala (Correo Digital-aren bitartez) bidaltzeko zerbitzuak.

Alta egiteko, inprimakian eskatzen zaizkizun datuak bete behar dituzu. Inprimakia eskura dezakezu Nire Kontua > Alta eman nahi dut atalean.

Derrigorrez bete beharreko eremuak (*) karakterearekin adierazten dira, eta honako bloke hauetan daude banatuta:

• Erabiltzailearen datuak:

- Erabiltzailearen izena: 12 karaktere alfanumeriko izan ditzake gehienez.
- Pasahitza: pasahitzak gutxienez 6 eta gehienez 10 karaktere alfanumeriko izango ditu. (Maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen ditu).
- Erabiltzeko hizkuntza nagusia
- Zerbitzuko baldintzen onarpena
- Aukeran, Correos-eko publizitatea jaso nahi bada

• Kontuari emango zaion erabilera mota:

partikular moduan edo  enpresa moduan, horren arabera beteko dira honako datu hauek:
- Partikular moduan: Izena, abizenak, posta elektronikoa, IFZ, helbidea eta herria, probintzia eta posta-kodea, telefono eta fax zenbakiak.
- Enpresa moduan: Izena, IFK, helbidea eta herria, probintzia eta posta-kodea. Horiez gain, hauek ere bete behar dira:
* Harremanetarako pertsonaren datuak (izena, abizenak, kargua eta posta elektronikoa).
* Enpresaren datuak eta fakturatzeko helbidea
* Telefonoa, mugikorra eta fax zenbakia.

Inprimakia betetakoan sakatu Onartu eta sistemak datuak baieztatzeko pantaila bat erakutsiko dizu. Posta elektroniko bat bidaliko zaizu sisteman erregistratu zarela esanez.

Behin posta elektronikoaren bidez erregistratu izanaren baieztapena jaso eta gero, hasi zaitezke erabiltzen Bulego Birtualaren zerbitzuak.

Alta ematean eskaintzen dizkiguzun datuak agertuko dira Bulego Birtualean egiten dituzun bidalketen igortzaile gisa. Hauek dira: Izena, abizenak, helbidea, herria eta posta-kodea. Igortzailea enpresa bada, datu hauek agertuko dira: Enpresaren izena, helbidea, herria, posta-kodea, probintzia eta herrialdea.

 
• Nire Profila – Datu pertsonalak

Datu Pertsonalak  menuak aukera ematen du identifikazio-datuak une oro eguneraturik izateko, aldaketaren bat gertatzen bada.

Egin dagozkion aldaketak pantailak erakusten duen inprimakian eta sakatu Aldatu. Gogoan izan izartxoa (*) daramaten eremuak derrigorrez bete behar direla, ezin dira zuriz utzi.

• Nire Profila – Pasahitza aldatu

Zure pasahitza aldatzeko, honako hau egin behar duzu:
• Joan pantaila honetara: Nire Kontua > Nire Profila > Pasahitza aldatu.
• Sartu zure lehengo pasahitza eta berria. Gogoan izan gakoak gutxienez 6 karaktere eta gehienez 10 izan behar dituela.
• Sakatu Onartu.

• Berrezarri pasahitza

Menuaren aukera hau hautatuta, Bulego Birtualean sartzeko pasahitza berreskura dezakezu ahaztu egin bazaizu. Alta-eskaera egitean eman zenigun erabiltzaile-izena eta posta elektronikoaren helbidea sartu behar duzu horretarako, eta sistemak beste sarbide-pasahitz bat emango dizu. Segurtasun arrazoiak direla eta, pasahitza jaso bezain laster hura aldatzea gomendatzen dizugu.

Erabiltzaile-izena edo helbide elektronikoa ere ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin. Haiek lagunduko dizute bulego birtualean sartzeko behar dituzun datuak berreskuratzen.


Nola kontsulta dezaket nire bidalketa eta fakturei buruzko informazioa?

Bidalketa eta eskaeren jarraipena – Bidalketen egoera

Kontsultatu nire bidalketak atalak bulego birtualean orain arte erregistratutako produktuak erakusten ditu. Orri horren bidez, produktuak zein egoeratan dauden ikus dezakezu eta, nahi baduzu, aurrez erregistratzeko zerbitzuko bidalketen etiketak eta zerrenda elektronikoki frankeatu edo inprimatu dezakezu.

Nire profila – Ordainketa-egiaztagiriak

On line ordaindutako produktuen faktura guztiak biltzen ditu. Faktura bat kontsultatu edo inprimatu nahi baduzu, erabili honako bilaketa-irizpide hauetakoren bat: produktua, faktura-zenbakia eta daten arteko tartea
Irizpide  horietakoren bat ez baduzu sartzen, faktura guztiak agertuko zaizkizu.

Faktura bakoitzaren eragiketa-identifikatzailean sakatuz gero, fakturaren xehetasunak azalduko zaizkizu eta zeure nabigatzailetik inprima ditzakezu.

Bulego Birtualeko zerbitzu bateko zenbatekoaren itzulketa eskatzen baduzu, fakturaren ordainketa-oharra kontsultatu eta inprimatu dezakezu dagokion botoiari sakatuta.