ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

  • Laguntza behar duzu?

Nazioarteko posta-bidalketetan onartzen ez diren objektuak

Bidalketen edukia

Segurtasuna, osasun publikoa eta erabilgarritasun orokorra bezalako eta posta-zerbitzu unibertsala babesteko arrazoiengatik, lege nazional edo nazioarteko aplikagarriek onartzen ez dituzten objektu edo dokumentuak ezingo dira bidali Posta Sarearen bidez.

Edukiaren forma eta izaerara egokitutako bilgarria izan behar da, posta-zerbitzuko langileek arriskurik izan ez dezaten bidalketa batetik bestera eramaterakoan, garraiatzeko zaila izan dadin edo beste bidalketak hondatu edo zikindu ez daitezen.

Objektu debekatuak

Correos bidez bidaltzen diren objektuei aplikagarri zaizkien hainbat debeku mota daude:

- Debeku unibertsalak www.upu.int/keepitsafe
- Herrialdeetako debekuak, herrialdeen inportazioen gaineko arauditik eratorriak;
- Herrialdeetako posta-zerbitzuek ezarri ditzaketen debekuak (bere inportazioa legeak baimendu arren posta-araudiaren arabera debekatua duten produktuei buruzkoak).

Horiek guztiak betetzen ez dituen bidalketa bat Correos-ek onartzen duenean, igorlearen erantzukizuna izango da. Jarraian agertzen diren objektuak debekatuta daude bidaltzea, edozein helmugatara bidaltzen direla ere. Correos-ek ez du inolako erantzukizunik izango aipatu objektuetan egon litezkeen akats edo omisioekiko, salgaien zerrenda aldatu egiten baita helmugako herrialde bakoitzaren arabera.

Objektu debekatuen zerrenda:

1. Erreserba-erregimena duten eta posta-sarean zirkulatzeko baimen berezirik ez duten produktuak.
2. Opioa eta eratorriak, kokaina eta bestelako estupefazienteak eta substantzia psikotropikoak, sendagarri gisa eta baimen ofizialarekin bidaltzen direnean salbu.
3. Pertsonen oinarrizko edozein eskubide urratzen duten testu edo marrazkiak daramatzaten bilgarriak edo estalkiak dituzten bidalketak.
4. Armak, Armen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraiki.
5. Lehergaiak, gai sukoiak eta bestelako gai arriskutsuak, hauek salbu: biologikoki iragankorrak direnak, ofizialki aintzatetsitako laborategien artean trukagarri direnak eta behar bezala baimendutako igorleen gai erradioaktiboak.
6. Animalia biziak, baimen berezirik ez dutenak edo ofizialki aintzatetsitako erakundeen artean trukatu ezin direnak.
7. Delitua eragin dezaketen objektuak.
8. Espainiak sinatzen dituen nazioarteko hitzarmenetan ezartzen direnak.

Onartzen ez diren salgai arriskutsuak:

Posta-sarearen bidez debekatuta daude zirkulatzea jarraian agertzen diren produktu edo substantzia hauek dituzten bidalketak

1.- LEHERGAILUAK.- Suziriak – Petardoak – Munizioak – Bolbora – Bengalak
2.- GAS KONPRIMITUAK.- Metxeroak – Urpeko tankeak – Kanpin-gasa – Aerosolak – Su-itzalgailuak.
3.- LIKIDO SUKOIAK.- Gasolinazko pizgailuak - Pizgailuetarako likidoak - Olio-pinturak - Substantzia itsasgarriak - Perfume sukoiak.
4.- SUBSTANTZIA SUKOIAK.- Fosforoak (pospoloak) – Ikatzak.
5.- SUBSTANTZIA HERDOILGAITZAK.- Oxigenoa sortzen duten kimikoak - Peroxidoak/Hauts zuritzaileak.
6.- SUBSTANTZIA TOXIKO ETA INFEKZIOSOAK.- Pestizidak – Nekazaritzako kimikoak - Merkurio konposatuak – Bakteriak – Birusak
7.- MATERIA ERRADIOAKTIBOAK.-
8.- MATERIA KORROSIBOAK.- Bateria buztiak – Merkurioa (Termometroak) - Azido klorhidrikoa.
9.- BESTE BATZUK.- Magnetizatutako produktuak – Motorrak – Karbono dioxido solidoa (izotz lehorra).

Onartzen diren salgai arriskutsuak:

1.- Ioizko, litiozko bateriak: Ekipo batean (ONU 3481) 967 bilgarriko jarraibideen arabera instalatuta badaude. 4 pila gehienez (=< 20wh) o 2 baterías (=<100wh) en un solo bulto.
2.- Litio metalezko bateriak: Ekipo batean (ONU 3091) 970 bilgarriko jarraibideen arabera instalatuta badaude. 4 pila gehienez (=<1 gr.) o 2 baterías.>

Murrizketa bereziak kontuz erabili behar diren salgaietarako:

Hainbat salgaik zirkulatzeko mugak dituzte kontuz erabili behar direlako, euren jatorria edo helmuga edozein dela ere. Aduana arduratzen da, beste administrazioekin batera, arau murriztaile nazional eta nazioarteko jakin batzuk aplikatzeaz.

Salgai horiek dokumentu espezifikoekin batera bidaliko dira:
- lizentziak
- ziurtagiriak
- inportatzeko edo esportatzeko baimenak

Aipatu dokumentuak administrazioan aurkeztu ahal izango dira, aduanatik bidaltzeko edo aduanako autoritateek programatu ez duten edozein kontrol egiteko. Bidalketa egiten duen igorleak berak edo haren ordezkariak egin beharko ditu mugak edo edozein formaltasun zehatz jarraitu behar dituzten salgaiak daramatzaten posta-bidalketak aduanatik bidaltzeko izapideak.