ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

  • Laguntza behar duzu?

Zer da iriste-jakinarazpena?

Iriste-jakinarazpena bidalketa baten hartzaileari zuzendutako informazio-dokumentu bat da. Entregatzeko unean hartzailea ez badago etxean, postariak postontzian utziko du.

Dokumentu horretan, zeuri igorritako bidalketa jasotzeko jakin behar duzun informazio garrantzitsu guztia aurkituko duzu. Pausoz pauso azalduko dizugu:

 

Jakinarazpenaren aurrealdean, honako hau aurkituko duzu:

Aviso_1

 

“Hartzailea”: bidalketa zuzendua den pertsonaren datuak biltzen ditu, eta, besterik adierazi ezean, bera da bidalketa jasotzeko baimenduta dagoen pertsona bakarra.

Haren behealdean, “Bidalketaren datuak” aurkitu dituzu: Bidalketa zenbakia, zein den jatorria, nork igorri duen eta zein egunetan ahalegindu den entregatzen.

“Bidalketaren egoera”n, jakin ahalko duzu ea berriz bidaliko den, haren bila bulegora joan beharko ote zaren (oso garrantzitsua da gogoratzea bidalketa hurrengo lanegunetik aurrera egongo dela bulegoan jasotzeko prest) edo, bestela, igortzaileari itzuliko zaion.

“Modalitatea”k jaso duzun bidalketa mota azaltzen du (arrunta, premiazkoa, posta-ordainarekin, etab.).

Bidalketa bulegoan egongo den denbora ere zehazten da, eta denbora hori “produktua”ren araberakoa (gutuna, pakete urdina, telegrama…) izango da. Epe hori igarotakoan, bidalketa jatorrira itzultzen da.

 

Jakinarazpenaren atzealdean, berriz, honako datu hauek aurkituko dituzu:

Aviso_2

 

“Bulegoa”: bidalketa jaso behar duzun posta-bulegoaren datuak aurkituko dituzu (helbidea, ordutegia eta harremanetarako telefonoa).

“Bulegoan jasotzeko betekizunak”. Bidalketa zeuk ezin baduzu jaso, atal hau bete behar duzu nahi duzunari jasotzeko baimena eman diezaiozun. Gogoratu ezen, jakinarazpenaz gain, baimenduak bere NANa eta zurearen fotokopia aurkeztu behar dituela. Baimen horrek entrega modalitate guztietarako balio du, hartzaileari berariaz entregatzekoa denerako izan ezik.