ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

  • Laguntza behar duzu?

Zein dokumentu behar ditut bidalketa bat jasotzeko?

Baldintza orokorrak

 

Identifikaziorako dokumentazio balioduna

Indarrean den jatorrizko agiri hauetako bat aurkeztu behar da:

- NAN

- Pasaportea

- Gidabaimena

- Bizileku-txartela (ez du balio bizileku-txartelaren eskaera-inprimakiak)

- Helmugako herrialdean balio duten beste dokumentu batzuk, baldin eta argazkia badute.

Baimendua

Pertsona fisiko bat edo pertsona juridiko bat baimendu daiteke:

Pertsona fisikoa

Pertsona fisikoak dokumentu hauek eraman beharko ditu:

- Hartzailea identifikatzeko balio duten dokumentuetako baten (arestian aipatu dira) fotokopia edo kopia digitala.

- Hartzaileak sinatutako baimena: Iriste-jakinarazpenak eta paperezko baimen generikoak balio dute.

- Hartzailea identifikatzeko balio duten jatorrizko dokumentuetako bat.

 

Pertsona juridikoa

Bi kasu bereiztu behar dira:

Zigiluarekin. Hau eraman beharko da:

- Zigilua.

- Hartzaileak sinatutako baimena.

- Baimendunaren jatorrizko identifikazio-dokumentua, argazkia badakar eta hartzailearen herrialdean balio badu.

- Salbuespena: Organoetako jakinarazpenak direnean ez da zigilurik eskatuko.

Zigilu gabe. Hau eraman beharko da:

- Notario-ahalordea

- Hartzaileak sinatutako baimena

- Baimendunaren jatorrizko identifikazio-dokumentua, argazkia badakar eta hartzailearen herrialdean balio badu.

Partikular batek enpresa edo sozietate baterako diren bidalketak jaso ahal izateko igorleek adierazi beharko dute, enpresaren izenaz gainera, bidalketa jaso behar duen partikularraren izen-abizenak.

 

Baldintza bereziak

Hildakoak

- Bidalketak oinordekoei bidaliko zaizkie, edo oinordekotza kudeatzen duten horiei.

- Gutun-izaerakoa denean, Correos-en bulegoan geratuko da eta igorleari jakinaraziko zaio, entrega baimendu edo bidalketa berreskura dezan.

- Hainbat oinorde izanez gero, horietako guztiek sinatutako baimen idatzi bat eraman beharko da bidalketa jasotzeko.

- Iriste-jakinarazpenarekin batera (fisikoa edo digitala), bidalketaren hartzailearen heriotza-ziurtagiria aurkeztu eta artxibatu beharko da, baita oinordearen izaera egiaztatzen duen dokumentua ere.

Porrot egoeran edo hartzekodunen konkurtsoan dauden merkatariak

Konkurtso-administratzaileei edo agintari eskudunak izendatutako pertsonei entregatuko zaie.

Unitate militarrak

Modu formalean baimendutako pertsonei entregatuko zaie.

Espetxeak

Espetxe-erakundeen araudi berezia aplikatuko da.

Pertsona juridikoak

Pertsona juridikoentzako jakinarazpenak horien ordezkariei edo bertako langile bati entregatuko zaizkie eta Correos-en dokumentazioan eta, hala badagokio, jakinarazpenak dakarren jasotze-oharrean agertuko da:

- Bidalketa jasotzen duen pertsonaren nortasuna, jakinarazpenaren sinadura eta data eta enpresaren zigilu estanpatua.

Ondasun Erkidegoen kasuan, Jabeen Erkidegoa barne, jakinarazpenak zigilu estanpatua gabe entregatu ahal izango dira halakorik ez badute.

Era berean, zigilua ez da beharrezkoa izango organo judizialen jakinarazpenak onartzeko eta entregatzeko.

Erakunde publikoak

Erakunde publikoentzako jakinarazpenak horien langile bati entregatuko zaizkie eta Correos-en dokumentazioan eta, hala badagokio, jakinarazpenak dakarren jasotze-oharrean agertuko da:

- Bidalketa jasotzen duen pertsonaren nortasuna, jakinarazpenaren sinadura eta data,  bere nortasuna, jakinarazpenaren sinadura eta data eta erakunde publikoaren zigilu estanpatua.

Era berean, zigilua ez da beharrezkoa izango organo judizialen jakinarazpenak onartzeko eta entregatzeko.

Adingabekoentzako bidalketak

- 14 urte edo gorakoak: Balio duen identifikazio-dokumentu bat aurkeztu beharko da.

- 14 urtez beherakoak: Familiako kide bati soilik entregatu ahal izango zaio bidalketa, eta beraien bien dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Entrega hartzaileari soilik

Hartzaileari soilik entregatuko zaizkio. Partikularren kasuan soilik aplikatuko da. Kasu honetan, ez da baimenik onartuko.

Prentsa-sustapenetako bidalketak

Paketea erretiratzen duen bezeroaren kodea eta paketean agertzen dena berdinak direla egiaztatu behar da.

Web-domeinuei zuzendutako bidalketak

Bidalketa bat web-domeinu bati zuzendua denean, eta soilik domeinu horretako jabeak Correos-ekin kontratu bat hitzarturik badu, bezeroari (pertsona fisikoa edo juridikoa) buruzko datuak biltzen dituen agiri bat egongo da.

- Entrega agiri horretan domeinuaren jabe gisa agertzen den pertsona fisiko edo juridikoari egingo zaio, eta beste edozein entrega bezala egingo da.
- Bulegoak aipatutako agiri hori ez edukitzekotan, ezingo da bidalketaren entrega egin.

Bidalketa-sorten entrega

Osoak: Bidalketa-sortak edo fardelak bidali eta entregatu ahal izateko, fardel edo bidalketa guztiek izan behar dute igorle, hartzaile eta produktu bera.

Partzialak: Igorle, hartzaile eta produktu bera duten bidalketa-sorta edo fardelak. Bidalketak zatika egin ahal izango dira.

Igorpen-bidalketa

Nortasun espainiarra: Bidalketa igorpen bat denean, 10/2010 Legeari jarraiki, ezinbestekoa da igorleak zein hartzaileak jatorrizko NANa aurkeztea eta, gainera, Correos-ek aipatu bien NANaren fotokopia gorde beharko du gutxienez 10 urtez.

Nazioarteko nortasuna: Dokumentu hauek aurkeztu ahal izango ditu:

- Atzerriko Nortasun Agiria/Bizileku-txartela

- Jatorrizko herrialdean balio duen pasaportea, titularraren argazkia badakar.

- EBko herritarra izanez gero, edo Europako Esparru Ekonomikokoa eta Suitzako Konfederaziokoa, jatorrizko autoritateek igorritako identifikazio pertsonalerako dokumentu, eskutitz edo txartel ofiziala, edo pasaportea.

- Kanpo Arazoetarako eta Kooperazioko Ministerioak igorritako nortasun-agiria Espainian dauden beste herrialdeetako ordezkari diplomatiko eta kontsularrak izanez gero.

- Asilo politikorako txartela.