ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

  • Laguntza behar duzu?

Zertan datza DBEO araudi berria?

1. Zer dira izaera pertsonaleko datuak?

Izaera pertsonaleko datu bat “arrazoizko ahalegin” batzuen bitartez identifika zaitzakeen informazio oro da. Hala, izaera pertsonaleko datuak ez dira soilik zure izena eta abizenak, baita beste hainbat datu ere, zure helbide elektronikoa, kasu.

Datuak babestea oinarrizko eskubide bat da.

2. Zergatik tratatzen ditu Correosek nire datuak? Zertarako erabiltzen ditu?

Correosek hainbat helburutarako erabil ditzake zure datuak, baldin eta arrazoi hauetako batengatik bada:

Kontratatutako zerbitzua eskaintzeko edo eskaera bati erantzuteko behar direnean: Adib.: Jakinarazpen bat bidaltzeko edo gure web-galdetegien bidez egin diguzun kontsulta bati erantzuteko.

Legeak hala behartzen duelako. Adib.: Epaileen eta auzitegien informazio-eskaerei erantzuteko.

Zure baimena lortu duelako. Adib.: Gure produktu eta zerbitzuen eskaintzak eta sustapenak bidaltzeko.

Bidezko interes bat duelako. Adib.: Zertan hobetu dezakegun ikusteko balioko diguten inkestak egitea.

Datuak Babesteko gure Politikan zehazten dira aurreikusitako helburu guztiak. Gogoan izan zuk emandako baimenean oinarritzen direnen artean argi eta garbi baimendu dizkiguzunak baino ez direla gauzatuko: Hau da, “BAI” esan izan behar duzu; bestela, ez dira gauzatuko.

3. Baimena emanez gero atzera egin dezaket?

Jakina, zure datuak zureak dira. Edozein unetan eta doan egin dezakezu atzera, gure posta helbidearen bidez edo derechos.protecciondatos.correos@correos.com posta elektronikoa baliatuz. Aukera hori, hain zuzen, bidaltzen dizkizugun jakinarazpen komertzial guztietan agertuko da.

4. Zer beste eskubide ditut?

Emandako baimena kentzeko eta ARCO izeneko ohiko eskubideez (sartzea, zuzentzea, ezeztatzea -orain ezabatzea deitzen da- eta aurkaratzea) gain, maiatzaren 25etik aurrera hau eska dezakezu:

Eman dizkiguzun datu guztiak jasotzen dituen kopia bat bidaltzea (eramateko eskubidea).

Zenbait tratamendu ez burutzea edo zure datuak aldi baterako blokeatzea (tratamendua mugatzeko eskubidea).

Horrez gainera, erabaki automatizatuak hartzen badira (Correosen ez da horrelakorik aurreikusten), norbaitek berrikusi ditzan eska dezakezu.

Azkenik, zure datuak oker erabili ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke datuak babesteko gure ordezkariarekin, edo erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

5. Noiz arte gordeko dira nire datuak?

Aurreikusitako tratamenduak burutzeko behar den denboraz baino ez dira gordeko. Denbora hori amaitutakoan, ezabatu egingo dira.

6. Beste pertsona batzuekin partekatzen ditu Correosek nire datuak?

Oro har, Correosek ez ditu zure datuak partekatzen, baina gerta daiteke hala ez izatea. Adib.:  

Legeak horretara behartzen bagaitu.

Correos Taldeko beste konpainia bati zuzendu beharko litzaiokeen eskaera bat Correosi bidaltzen badiozu.

Zure datuak Correos Taldeko beste enpresa batzuekin edo hirugarren enpresa batzuekin partekatzeko baimena ematen badiguzu.

Datuak Babesteko gure Politikan zehazten dira aurreikusitako jakinarazpen guztiak.

7. Zer da datuak babesteko ordezkaria?

Datuak babesteko ordezkaria da Correosek datuak babesteko araudia betetzen duela ziurtatzen duen arduraduna. Hona hemen bere helbide elektronikoa: dpdgrupocorreos@correos.com

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Datuak Babesteko Politika.

 

Eskerrik asko zure konfiantzagatik