ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Nazioarteko bidalketetarako estaldura eta bermeak

Zure bidalketaren batean gorabehera bat jazo bada, honako informazio interesgarri hau jartzen dizugu eskura:

Atzerapena

Nazioarteko bidalketetan ez da aurreikusten kalte-ordainik berandu entregatzeagatik, Nazioarteko Paq Premium bidalketen kasuan izan ezik.

Hondatzea

Correos bidez herrialde batetik bestera egindako bidalketa bat hondatuta jasotzen badu hartzaileak, posta-langileari jakinarazi beharko dio gorabehera, bidalketa jaso izana sinatu baino lehen; kalteen akta jaso dadila eskatuko du, eta harremanetan jarriko da igorlearekin, Correosen dagokion erreklamazioa aurkez dezan.

Correosek beretzat gordetzen du paketea behar bezala babestuta zihoan aztertzeko eskubidea, edukiaren osotasuna bermatze aldera. Igorlearen ardura da bidalketarako babesa aukeratzea eta prestatzea, bidalketak kalterik jaso ez dezan helmugara bidaiatzean; bidalketa onartzean, hura nola prestatu aholkatu eta  bilgarri egokiena eskain diezaiokete Correoseko langileek igorleari.

Galtzea

Kalte edo lapurretagatik jaso beharreko edozein kalte-ordainen onuraduna igorlea da beti. Igorleak nahi badu kalte-ordaina hartzaileak jaso dezan, sinatutako eskabidea aurkeztu beharko du Correosen; aipatu eskabidean, hartzaileak ordaina jasotzeko baimena emango du igorleak.

Hauek dira kalte edo lapurretarengatik jaso beharreko kalte-ordainen zenbatekoak:

  • Bidalketaren edukia osorik lapurtzeagatik edo konponezinezko kalteengatik, kalte-ordaina bidalketa galtzeagatik den parekoa izango litzateke, produktuaren estalduren araberako modalitatea eta aseguratuta dagoen/balio aitortua duen ala ez kontuan hartuta

 

  • Zati bat lapurtzeagatik edo hondatzeagatik, berriz, galtzeagatik dagokion kalte-ordainari frankeoaren zenbatekoa kenduko zaio, eta, ateratzen den emaitzarekin, lapurtutako pisuaren edo kaltetutako edukiaren proportziozko kalte-ordaina kalkulatuko da. Bidalketan aseguratutakoa edo horren balio aitortua 300 eurotik gorakoa denean, gainera, fakturak edo edukiaren balioa egiaztatzen duten agiriak,edo kaltetutako edukien konponketaren faktura, aurkeztu beharko ditu igorleak.

 

Esparrua Produktua Erreklamazioa aurkezteko epeak 1 Kalte-ordainak 2
Gutxienez Gehienez Galtzea edo desbideratzea Atzerapena

Nazioartekoa

Gutun Ziurtatua 15 6 hilabete Ordaindutako tarifa + 30 IEB3 -
Carta Certificada urgente 10 6 hilabete Ordaindutako tarifa + 30 IEB3 -
Nazioarteko Paq Premium
(Lehengo Nazioarteko EMS Postal Exprés)
7 4 hilabete Ordaindutako tarifa + 52,98 € Ordaindutako tarifa
Nazioarteko Paq Estandarra
(Lehengo Lehentasunezko Nazioarteko Paketea)
15 6 hilabete Ordaindutako tarifa + 40 IEB3 + 4,5 IEB3 kiloko. -
Nazioarteko Paq Ekonomikoa 25 6 hilabete Ordaindutako tarifa + 40 IEB3 + 4,5 IEB3 kiloko. -
Nazioarteko Paq Light 10 6 hilabete - -
Telegrama 3 4 hilabete - Ordaindutako tarifa
Burofaxa 3 4 hilabete - Ordaindutako tarifa
Giro Internacional 7 6 hilabete - -

 

1 Bidalketaren onarpen-datatik aurrera. Egun naturalak.
2 Kontratua duten bezeroak izan ezik, bertan ezarritako baldintzen araberako kalte-ordainak jasoko baitituzte.
 

3 Igorpen Eskubide Bereziaren (IEB) balio unitarioa 2018an: 1 IEB = 1,1950