ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Estatuko bidalketetarako estaldura eta bermeak

Zure bidalketaren batean gorabehera bat jazo bada, honako informazio interesgarri hau jartzen dizugu eskura:

Gutun Ziurtatua / Paquete Azul     

  (Posta-legeak araututako produktuak)

Atzerapena

Entrega-data bermaturik ez duten produktuak dira, eta ez da aurreikusten kalte-ordainik atzerapenagatik

Hondatzea

Produktua entregatu eta gero ez da onartzen horri buruzko kalte/hondatze edo eduki faltaren erreklamaziorik.

Correosek ulertzen du entrega egoera onean egin dela, ez bada behintzat besterik adierazten bidalketa jasotzean egindako Aktan.

Galtzea

Bidalketa galtzen bada, kalte-ordaina dago aurreikusita.

 Kalte-ordainaren zenbatekoari balio aitortua gehitu beharko litzaioke, baldin eta kontratatu badu; ezbeharra jazotzen bada, kalte-ordaina honako zenbateko hauetako txikiena izango da:

a) aitortutako balioa      b) galdutako objektua birjartzea      c) kaltetutako objektua konpontzea .

 

Paq Estandarra / Paq Premium       

(LCTTMk araututako produktuak)

 

Atzerapena

Atzerapena gertatuz gero, ordaindutako tarifa itzuliko da

Hondatzea

Produktu hauentzat, Correosek entrega aktarik gabe egin eta hurrengo zazpi egun naturalen barruan bidalketa hondatuta edo edukia galduta egoteagatik erreklamazioa aurkeztu eta kalte-ordaina emateko aukera jarri da.

Bilgarriaren eta hondatutako edukiaren argazkiak eskatu ahalko dira, kaltea eta bidalketaren osotasuna bermatzeko bilgarri egokia zuen egiazta dadin. Bidalketa onartzean, hura nola prestatu aholkatu eta  bilgarri egokiena eskain diezazukete Correoseko langileek.

Galtzea

Kontratatutako aseguruaren zenbatekoari dagokion kalte-ordaina gehi tarifaren itzulketa

LCTTMk araututako bidalketek asegurua daramate. Ezbeharra jazotzen bada, kalte-ordaina honako zenbateko hauetako txikiena izango da:

a) aitortutako balioa      b) galdutako objektua birjartzea      c) kaltetutako objektua konpontzea .

  • Asegurua edo balio aitortua duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahalko zaio erreklamatzaileari.

 

Esparrua Produktua Erreklamazioa aurkezteko epeak 1 Kalte-ordainak 2
Gutxienez Gehienez Galtzea edo desbideratzea Atzerapena

Nazionala

Gutun Ziurtatua 7 4 hilabete 30,00 € -
Carta Certificada urgente 3 4 hilabete 30,00 € -
Paquete Azul 10 4 hilabete 23,44 € -
Paq Premium 3 Atzerapena: 21 egun
Galtzea: 1 urte
5,92 € fakturatutako kilo bakoitzeko, gutxienez 40 € Ordaindutako tarifa
Paq Estandarra 3 Atzerapena: 21 egun
Galtzea: 1 urte
5,92 € fakturatutako kilo bakoitzeko Ordaindutako tarifa
Entrega-igorpen arrunta 10 2 urte - -
Igorpen urgentea 1 2 urte - Ordaindutako tarifa
Telegrama 2 6 hilabete - Ordaindutako tarifa
Burofaxa 1 6 hilabete - Ordaindutako tarifa

 

1 Bidalketaren onarpen-datatik aurrera. Egun naturalak.
2 Kontratua duten bezeroak izan ezik, bertan ezarritako baldintzen araberako kalte-ordainak jasoko baitituzte.