ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Sala de Historia Postal

Areto honek posta komunikazioek Espainian nolako bilakaera izan duten erakusten du, hainbat erakusketa guneren bitartez.

Lehen erakusketa gunea, korrespondentzia bidaltzen den uneari dagokio. Bertan, postontziak eta korrespondentzia pisatzeko eta frankeatzeko tresnak daude ikusgai.

Erakusgai dauden Espainia osoko berrogei postontziek balio historiko handia dute. Garrantzitsuenak honako hauek dira: 1877tik 1919ra Posta Errege Etxean egon zen marmolezko lehoi burua, burdinezko pilarea duen XIX. mende erdialdeko postontzia eta XX. mendeko 40ko hamarkadatik gaur egunera arteko hainbat zutabe-postontzi.

Gutunak pisatzeko tresnei dagokienez, honakoak ikus daitezke: Malagako Cañete la Real herritik ekarritako brontzezko platertxoz eta pisuz osatutako jokoa, hainbat modelo automatiko, 80ko hamarkadan korrespondentziaren tarifak kalkulatzeko erabiltzen ziren balantzak eta orduko 15.000 gutun frankeatzera iristen ziren frankeagailuak.

Hurrengoak ere badaude gune honetan bertan: Espainiako hainbat probintziako zigulu-markagailuak eta makina kantzelatzaileak –1978ko Espainiako Konstituzioaren aldarrikapen data dute–, eta korrespondentziaren zigilu marka jartzeko kantzelatzaile automatikoak eta eskuzkoak.

Jarraian, korrespondentziaren garraioari eskainitako gunea dago. Historian zehar, posta zerbitzuak hainbat garraiobide erabili ditu: diligentzia, bizikleta, motorra, trena, autoa, itsasontzia eta hegazkina.

Gune honetako pieza adierazgarrienen artean, 1828tik 1865ean Bartzelona eta Zaragoza arteko trena inauguratu zen arte Bartzelona eta Igualadaren arteko posta banatu zuen diligentziaren maketa aipatu behar da. Behin trena inauguratuta, diligentziak Martorellen amaitzen zuen ibilbidea. Korrespondentzia banatzeko erabiltzen zen 1930eko bizikleta ere ikus daiteke, Correoseko plaka eta guzti daramana.

Posta sailkatzeko erabiltzen ziren tresnak ere beha daitezke: sailkapen mahaiak, lotzeko gailuak, kutxatilategiak, zakuak garraiatzeko uztaiak...

Posta komunikazioaren zikloa ixteko, korrespondentzia entregatzeari dagokion gunea dago. Hartzaileari eskuz egiten zaio entrega, eta horretarako Correoseko bulegoetako posta-kutxatilak edota etxeetako postontziak erabiltzen dira.

Areto honetan erakusgai dauden pieza bitxien artean, zigilua orokortu baino lehen erabiltzen ziren gutun aurrefilatelikoen bilduma dago, baita hartzailearen helbidea hieroglifiko bidez ematen duten gutunena ere. Gutun horiek 1940 eta 1960 artean ibili ziren zirkulatzen, eta hartzailearengana iritsi ziren. Gaur egun debekatuta dago horrelako gutunak bidaltzea. Helbidea hieroglifiko bidez adierazita duten gutunetako bat Daniel Vázquez Díaz margolari ospetsuak bidali zuen. Bere obra piktorikoa Cezannekin eta mugimendu kubistarekin lotuta dago.