Portal de Correos - Voto por correo desde España

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Espainiatik postaz botoa ematea

Informazio hau hauteskundeetako legedi nagusitik dator eta jendarteratzeko baino ez da.

• Posta bidezko botoa eskatzeko inprimakiak Espainiako posta-bulegoetan eskuratu ditzakete boto-emaileek. Halaber, inprimakia bai Eusko Jaurlaritzaren bai Galiziako Xuntaren webgune ofizialetan argitaratuta dago, nahi duten hiritarrek doan deskarga dezaten.

Posta bidezko botoa eskatzeko eredu ofiziala bete ondoren, hautesleak pertsonalki entregatuko du, doan, Correos-eko edozein bulegotan. Nortasun Agiriaren (N.A.) originala aurkeztu beharko da, -ez da onartzen tramitean dagoen N.A.-ren frogagiria, berez bertan ez dagoelako titularraren argazkia-, Gidabaimena (argazkiarekin) edo Pasaportea (argazkiarekin), postako langileak nortasuna eta sinadura egiaztatu ahal izateko. Agiri hauek guztiak onartuko dira, nahiz eta epez kanpo egon, baina originalak izan behar dute, ez da inola ere fotokopiarik onartuko.

• Dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak posta ziurtatu bidez bidaliko dio hautesleari botoa emateko behar duen dokumentazio guztia. Aipatu dokumentazioa pertsonalki entregatuko zaio beti interesdunari eskaeran adierazitako helbidean (etxera entregatzera joan eta bi aldiz inork ez badu erantzuten, ohar bat utziko da dagokion posta-bulegoan jaso dadin dokumentazioa).

• Dokumentazioa jasotzen denean, boto-emaileak hauteskunde-mahairako gutun-azal ofiziala aurkeztuko du, hautesle-erroldarako inskripzioarekin batera, baita boto-txartela sartuko duen bozkatzeko gutun-azala ere, Espainiako edozein posta-bulegotan. Posta ziurtatu eta urgente gisa bidaliko da, doan.

Gaixotasuna edo ezgaitasuna izatekotan, mediku ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu eta egiaztapen hori posta bidezko boto-eskaeraren inprimakiarekin batera bidali beharko da. Eskaera hori notarioak edota kontsulak baimendutako beste pertsona batek egin ahal izango du hauteslearen izenean. Baimendutako pertsona bakar batek ordezka dezake hauteslea eta baimendutako pertsona bakoitzak ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu. Dokumentazioak onartzeaz arduratzen den Correos-eko langileak ordezkariak aurkeztutako dokumentazio guztia bilduko du (notarioaren edo kontsularen baimena eta mediku ziurtagiri ofiziala), eta Hauteskunde Erroldaren Bulegora bidaliko du eskaerarekin batera.

 

EPEAK- HATESKUNDEAK EUSKO PARLAMENTUA ETA GALIZIAKOA
Posta bidez bozkatzeko eskaera
Abuztuaren 2tik irailaren 15ra
Hautesle Erroldaren Bulegoak hautesleari postaz bozkatzeko dokumentazioa bidaltzeko epea
Irailaren 5etik 18ra
Hautesleek botoa postaz bidaltzeko epea
Irailaren 5etik 21ra