Portal de Correos - Solicitud de acceso

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Portal de transparencia

Eskuratzeko eskaera

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzen hasteko, lehenik, eskaera bat aurkeztuko da, eta bertan adierazi beharko da zein den eskatzailearen nortasuna, eskatzen den informazioa, jakinarazpenak bidaltzeko harremanetarako helbidea zein den eta, behar izanez gero, eskatzen den informazioa zein modutan eskuratu nahi den.

Eskaerak aurkezteko hainbat kanal dituzu:

- Posta bidez, helbide honetara:

Correosen Gardentasunaren Ataria
Instituzioekiko Harremanak eta Koordinazioa
C/ Vía Dublín, 7
28070 Madril

- Posta elektroniko bidez, helbide honetara: transparencia.correos@correos.com

- Correosen egoitzaren Erregistro Nagusian, helbide honetan: Vía Dublín, 7, 28070 Madril. Astelehenetik ostegunera dago zabalik, 9:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara.

Eskaera guztiek honako hau izan behar dute: izena eta bi abizenak; NANaren edo pasaportearen fotokopia (atxikita), edo, posta elektronikoz bidalitako eskaeren kasuan, onartutako sinadura elektronikoa; eskatzen den informazioa eta helbide elektronikoa edo posta-helbidea, erantzuna jasotzeko.

Zure eskaeraren xedea gure produktuei edo bidalketa zehatz bati buruzko informazioa eskatzea bada, edo kexa zein erreklamazioa aurkeztea, “Bezeroarentzako Arreta” atalean dagoen inprimakia erabili behar duzu.

 

Informazio publikoa atzitzeko eskabidean ematen dizkiguzun datu pertsonalak Estatuko Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E. Sozietateak (aurrerantzean, “Correos”) tratatuko ditu (IFK: A-83052407; egoitza soziala: Vía Dublín 7 (Campo de las Naciones) 28070 Madril, Espainia), informazio publikoa atzitzeko egin duzun eskabidea kudeatu eta bideratu ahal izateko. 19/2013 Legearen eta zure eskabidearen arabera tratatuko dira datuak. Horrez gain, gure interes legitimoa oinarri, Correosen Gardentasunaren Atariari lotutako zifren txostenak edo txosten estatistikoak prestatzeko erabiliko ditugu datuak, bereiz eta/edo modu anonimoan. Kasu batzuetan, legeak hala eskatzen duenean, datuak hirugarrenei jakinaraziko zaizkie. Informazio publikoa atzitzeko eskabidea bideratu ondoren, edo zure datuak helburu horretarako beharrezkoak ez direnean, Correosek datuak blokeatu eta, aurrerago, ezabatu egingo ditu. Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, horiei aurka egiteko, mugatzeko edo eramateko eskubidea gauzatu dezakezu arestian aipatutako posta-helbidean edo helbide elektroniko honetan eskatuta: derechos.protecciondatos.correos@correos.com.  Zure NANaren kopia bat erantsi behar duzu. Halaber, gogorarazten dizugu erreklamazio bat jar dezakezula DBEB aurrean. Correoseko Datuak Babesteko Ordezkariarekin (DBO) ere jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honetan: dpdgrupocorreos@correos.com. Datuen tratamenduari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu hemen.