ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Ibilgailuen berrikuntza

Ibilgailu berriak

Berotegi-efektuko gasen emisioak eta karbono-aztarna murriztea da Correosen helburu nagusietako bat; horrela, karbono gutxiago erabiltzen duen ekonomia lortzen laguntzen dugu eta.

Zentzu horretan, prozesuaren azken fasean dugu inpaktu gehien; izan ere, 28.000 postarik 12.600 ibilgailu erabiltzen dituzte urtean 60 milioi kilometro ibiltzeko. Bi aukera ditugu inpaktu hori murrizteko: ibilitako kilometro kopurua murriztu eta kilometro horiek ‘berdeagoak’ izan daitezela lortu.

Envios cero emisiones carbono Correos

Lehen helburua lortzeko, ibilbideak optimizatzeko sistemak erabiltzen ditugu, edo entregak egiteko modalitate berriak sortu, adibidez, CorreosPaq izeneko zerbitzua. Bigarren helbururako, aldiz, 2008. urteaz geroztik ari da Correos gutxiago kutsatzen duten ibilgailu berriak erosten eta hirietan edo babestutako hirigune historikoetan erabiltzen. Iraunkortasun estrategia honen azken urratsa zera izan da: 2015. urte bukaeran 125 ibilgailu elektriko, 25 furgoneta eta 100 motozikleta erosi genituen.

Cero emisiones coches motos

Ibilgailu berriekin, Correosek 295 ibilgailu elektriko erabiltzen ditu, hau da, flota osoaren %2. Hortaz, Espainiako flota elektriko handienetariko bat dugu.

Ibilgailu horiek proiektu pilotu gisa erabili nahi ditugu, gure flota elektrifikatzean lor ditzakegun helburuak ezagutze aldera. Hala, emisiorik gabeko banaketa-guneak sortuko ditugu, gure hirietako airearen kalitatea hobetuz eta poluzio akustikoa murriztuz.