ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Sariak

Sariak eta aintzatespenak

2017an jasotako sariak eta aintzatespenak 

 

Munduko operadore logistiko onena. Alibaba merkataritza elektronikoko konpainiaren aintzatespena: “Munduko operadore logistiko onena”.

Eraldaketa digital handieneko enpresa. OMExpo 2017 saria: “Eraldaketa digital handieneko enpresa”. “Mobile app onena” kategoriako finalista.

Aniztasun praktika oneneko enpresa. Correos berriz ere zerrendatu dute Espainian aniztasun praktika onenak dituzten enpresen TOP30-ean, Intrama aholkularitzaren VariableD txostenaren arabera.

Nexo, informazioaren gizartea garatzeko ekarpen onena. “Informazioaren gizartearen garapena” Autelsi 2017 saria eman diote Correos Nexeari, Nexo kanal anitzeko komunikazio plataformarengatik.

Sortu zure appa, Unión Postal del Mediterráneo-rako proiektu berritzaileena. Sortu zure Appa izan zen “2017ko proiektu berritzaileena” Unión Postal del Mediterráneo-rentzat (PuMed/Euromed).

Espainian lan egiteko enpresa logistiko erakargarriena. Bigarren urtez, Correos Espainian lan egiteko enpresa logistiko erakargarriena izan da, Randstad aholkularitzaren arabera.

Espainiako merkatuko markarik garrantzitsuena. Correos Espainiako merkatuko hamar marka garrantzitsuenetako bat da, Havas Group enpresaren Meaningful Brands ikerketaren arabera.

Lidergo digitala sektore publikoan. Correosek Lidergo digitalaren saria jaso zuen CIONETen “Sektore publikoa” kategorian, herrialdeko eraldaketa eta berrikuntza digitalean egindako ekarpenarengatik.

Correos Express, urteko bezeroen arreta zerbitzua. Correos Expressek “Urteko bezeroen arreta zerbitzua” saria irabazi du bigarren urtez, Sotto Tempo aholkularitzaren arabera.

Down sindromearen sentsibilizazioarekiko ekarpen onena. Correosek “XTUMIRADA” sentsibilizazio kanpainarekin izandako kolaborazioa saritu du Down España erakundeak Trébol a la Solidaridad 2017 sariarekin.

Bizitza jasangarria hirietan proiektu onena. “Mugikortasun jasangarria azken milian” proiektua aintzatetsi zuen Foréticak bere “Bizitza jasangarria hirietan” ekimenean.

Promoziozko jarduera berritzaileena. Eventoplus 2017 sariek “Ezohiko bidalketen saila” aintzatetsi zuten apainketa, ospakizun eta espazio onenaren sariarekin.

Prentsako kanpaina onena. Correosek hirugarren postua lortu du Control aldizkariko Publizitateko Control sarian, prentsako iragarki onena kategorian.

Europako zigilu kalkografiko onena. Correosek lehen saria lortu zuen Grand Prix de L’art Philatelique Belge et Européen sarian hirugarren urtez, Salamancari eginiko zigiluarekin, “Gizadiaren Ondarea” serie filatelikoarekin.