Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.
Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali
Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua
Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali
Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik
Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera
Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez
Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa
Gure konpromisoa.
Gizartearekiko eta lan egiten duen ingurua errespetatzearekiko benetako konpromisoa du Correos-ek. Horregatik, jakin badaki zein den isurtzen dituen negutegi-efektuko gasen inguruan ekiteak duen garrantzia, klima-aldaketaren arrazoi eta garraioan eta bidalketen tratamenduan kontuan hartu beharreko aspektu nagusiak izaki.
Egia esan, funtsezkoa da klima-aldaketa kontuan hartzea egunero egiten diren lanetan, haren ondorioz posta-lanei eragin diezaieketen hainbat egoera hartu behar dira eta aintzat. Besteak beste:
- CO2 isuriei buruz gero eta araudi gehiago daude Europa mailan, nazio-mailan eta tokian tokian. Adibidez, ohiko erregai bidez funtzionatzen duten ibilgailuen trafiko-murrizketari buruzkoa.
- Kontsumitzaileek gero eta informazio gehiago eskatzen dute ingurumenari buruz eta enpresek ingurumenean duten eraginarekiko kontzientzia areagotu da. Hala agertzen da karbono-aztarnari buruzko Errege Dekretuan.
- Erregai fosilen prezio desegonkorrak.
Nolanahi ere, horien ondorioz aukerak ere sortzen dira, adibidez:
- Soluzio garbiagoak barne hartzen dira, egun Europan egiten diren programei esker.
- Kostuetan aurrezten da, epe luzeko iraunkortasunean oinarritzen diren kontsumoak murrizteari esker.
- Lan egiten duen ingurunearekin konpromisoa duen enpresa da eta erreferente nazionala posta-sektorearen iraunkortasunean.
Halako egoeraren aurrean, Correosek helburu hauek ezarri ditu, emisioak gutxitzeko eta eragiketa eraginkorragoak izan daitezen:
- 1., 2. eta 3. irismeneko CO2 isuriak %15 murriztea 2020rako, 2013koak kontuan hartuta.
- Bidalketetan eragiten diren isuriak %2 baino gehiago ez izatea 2020rako, 2013ko datuak kontuan hartuta.
- Higiezinen energia-kontsumoa %8 murriztea 2017rako, 2013ko datuak kontuak hartuta.
Horiek lortzeko, Antolakuntza, Eraginkortasun eta Iraunkortasun Zuzendariordetzak (erakundean klima-aldaketaren efektuak ebaluatzeaz eta CO2 isuriak neurtzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da) eta Erantzukizun Sozialaren eta Higiezinen Zuzendariordetzek eraginkortasun eta iraunkortasun plana sustatu dute, energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra eta erosketa arduratsuak oinarri isuriak murrizteko.
Aipatu helburuak lortzeko, besteak beste, neurri hauek jarri dira abian:
- Karbonorik gabeko produktuak merkaturatzea.
- Energia-eraginkortasuneko neurriak ezartzea, Plan100, esaterako. Horri esker %4,8 energia gutxiago kontsumitu da 2012an kontsumitutakoarekin alderatuta, eta 1.000.000 euro baino gehiago aurreztu ditugu.
- Energia-eraginkortasunean eta garraio eraginkorrean prestakuntza ematea langileentzako, Energia Dibertsifikazio eta Aurrezpenen Institutuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
- Basotze-kanpainak egitea, Espainiako WWFarekin batera.
- Ingurumen Konpromisoaren Saria.
Ez dugu ahaztu behar Correos-ek urte asko daramatzala energia-eraginkortasuna izateko eta energia aurrezteko neurriak ezartzen, bezeroei ingurumena errespetatzen duten produktuak eskaintzen (adibidez, Linea Berdea izeneko produktu-sorta) eta prozesuak eta ingurumen-aspektuak kontrolatzen (ISO 14001 ziurtagiria).
Gure emaitzak.
2013an, Correosek 183.579 tCO2 erregistratu zituen guztira.Egiaztatutako emisioen txostena 2014.
Emaitza horiek argi uzten dute 2008tik 2014ra bitartean %39 gutxitu zirela 1+2 irismeneko emisioak, eta %19 hiru irismenekoak:
[Asset Included(Id:1363186854592;Type:CorreosMedia_C)]
- 1. irismena: egindako isuri zuzenak laneko eremuan zerbait erretzeagatik, adibidez, erregai-kontsumotik eratorritakoak.
- 2. irismena: energia sortzeko instalazioetan eragiten diren isuriak (ziklo konbinatuko zentralak, zentral termikoak, hidraulikoak, eolikoak, etab.) Correos-ek kontsumitzen duen energia ekoizteagatik.
- 3. irismena: enpresaren jardueraren ondorioz zeharka eragindakoak. Adibidez, azpikontratatuenak, negozio-bidaietakoak edo langileek lanpostura joateko eragiten dituzten isuriak.
Ikus daitekeen bezala, ez zaio murrizteari utzi denboran zehar. Murrizketak aurrera eramandako energia-eraginkortasuneko neurriei esker lortu dira. Horrez gain, orain arte ezarritako eraginkortasun-helburuei jarraiki, 2020rako KPIa %20 murrizteko helburua aurreikusi baino 5 urte lehenago lortu da, eta horregatik, helburu zorrotzagoa ezarri dugu 2020rako.
Isuriak konpentsatzea.
Hala ere, Correos-en jarduerek eragindako isuriak ezin izan dira guztiz desagerrarazi. Hori dela eta, murrizketa-ekintzez gainera, Correos-ek karbono-kredituak erosi ditu merkatu boluntarioan, hain zuzen ere, egiten dituen jarduera batzuengatik eta bidalketen banatzeagatik eragindako isuriak konpentsatu eta karbonorik gabeko ekintza bihurtzeko (Karbono Neutrala).
Konpentsatzeko proiektuen artean, Correosek zeramika-lanak eskuz egiten dituen Brasilgo enpresa batena aukeratu du. Erabiltzen zuen erregaia aldatu zuen enpresak, bere jarduerak iraunkorrak izan zitezen (Ikusi proiektuaren xehetasunak). Correosen emisioak konpentsatzeko proiektua.
Calidad del aire y cambio climático
La calidad del aire de las ciudades y el cambio climático son los principales retos medioambientales a los que nos enfrentamos.
Análisis del ciclo de vida
Para cerrar el ciclo de la gestión medioambiental es necesario considerar todo el ciclo de vida de productos y servicios.
Biodiversidad
El correcto funcionamiento de los ecosistemas es crítico para seguir disfrutando de los servicios que nos da el medio ambiente.
Otras colaboraciones y certificaciones
Nos comprometemos más allá de los límites de Correos.