Portal de Correos - TUSELLO

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

TUSELLO

Ezin hobea:

Tusello_personalizada Sellado de Tiempo de Correos Nacional

Islatu zeure irudiak zigilu batean

Zerbitzu honi esker, irudiak eta bideoak Correosen zigilu bihur daitezke.

  • Arloa: Nacional
  • Tamaina: Zigiluak: 28,8 x 40,9 mm
  • Epeak: 5-7 egun bitartean
  • Tarifa: Gutxieneko eskaera: 25 zigiluko paper-orria. Tarifak kontsultatu
Correos

Nork merkaturatzen du

 TUSELLO zerbitzuari esker, 25 zigiluko paper-orria on line eros dezakezu Correosen Bulego Birtualean. 

Zerbitzu honi esker, irudiak Correosen zigilu bihur ditzakezu. Horrez gain, zigilu pertsonalizatuak kontrata ditzakezu, zure MP4 bideotik abiatuta sortuko den QR kode batekin.

Marketing zuzeneko bidalketa esklusiboak lortu, ezagutarazi zure negozioa, produktuak, logoak, ekitaldiak edo zure komunikazio eta ospakizun pertsonalak (bataioak, jaunartzeak, ezkontzak…), egin bildumak (ezkutuak, paisaiak, maskotak, monumentuak...).

Zigiluaren diseinua online bidaltzen da.

Ezaugarri fisikoak:

Zigiluak autoitsaskorrak dira, eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak prestatutako 25 zigiluko paper-orrietan datoz.

Zigiluen tamaina: 28,8 x 40,9 mm.

Zigiluek nazio mailan eta nazioartean balio dute (kontuan hartuta bidalketa zein herrialdetara egiten den eta horrek zein tarifa eskatzen duen).

Frankeoaren balioa: lau tarifa-mota arte (A, A2, B eta C), jakinarazpenen norakoaren arabera:

  • A tarifa: Espainia barruan bidaltzen diren gutun edo posta-txartel “normalizatuak”.
  • A2 tarifa: Espainia barruan bidaltzen diren 20 eta 50 g bitarteko pisua duten gutunak edo posta-txartelak, eta 20 g-ra arteko gutun edo posta-txartel “ez normalizatuak”.
  • B tarifa: Europa barruan (Groenlandia barne) bidaltzen diren gutun edo posta-txartel “normalizatuak”.
  • C tarifa: Munduko gainontzeko tokietara bidaltzen diren gutun edo posta-txartel “normalizatuak”.

Nahitaezkoa da erabili nahi duzun irudiaren gaineko eskubideak izatea.

Eskaera QR kodearekin eginez gero, bideoak ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Bideoak MP4 formatua izan behar du.
  • Gehienez ere, 3 Mb-eko tamaina izan behar du, hau da, gutxi gorabehera minutu bateko bideoa (bereizmen onarekin).

Nabigatzaile hauek onartzen dira eskaerak egiteko (aipatzen diren bertsioak edo berriagoak): Internet Explorer 9.0, Firefox 9.0, Chrome  17.0, Safari 5.0 eta Opera 11.6.

Bideoa ez da pribatua izango. Ez da pribatutasuna bermatzen. Kodea bidalketaren hartzailearekin zerikusirik ez duten pertsonek ere harrapa dezakete. Correosek ez du bere gain erantzukizunik hartzen igorlea eta hartzailea ez diren pertsonek bideoa edo irudiak atzitzen badituzte.

Bideoaren fitxategia 3 hilabetez gordeko da gehienez ere.

Zerbitzu honi esker, honako hauek pertsonaliza ditzakezu:

  • Marketing zuzeneko bidalketak (zure enpresaren logoarekin, produktuen argazkiekin, eskaintzen motiboekin etab.).
  • Jakinarazpen pertsonalak (bataioak, ezkontzak, elkartze garrantzitsuak etab.).
  • Bildumak (diseinu propioekin: arkitektura, maskotak, natura, ezkutuak, jai herrikoiak, etab.).

Zure zigilu pertsonalizatuetan jartzeko irudia hautatzen laguntzen dizugu gure irudi-galeriarekin.

3.000 €-tik gorako (BEZa barne) eskaeren kasuan, eskaera berri bat egin beharko da (eskaera berri horretan irudi berdina erabiliko dugu) edo, bestela, zuzenean Merkataritza eta Marketing Zuzendaritzaren bitartez egin.

 

Jardunbide logistikoa:

  • Posta elektronikoz jakinaraziko dizugu irudia onartzen den ala ez. Onartzen ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaizu.
  • Eskaera gauzatu ondoren, urgentzia handiko posta-zerbitzu bidez bidaliko zaio hartzaileari.

OHARRA

Ordainketa egin eta gero (hau da, erosketa-prozesua burutu ondoren) EZIN DA eskaera bertan behera utzi, eta ordaindutako zenbatekoa ere EZ da itzuliko.

Puedes consultar las tarifas generales vigentes, o hacer tu consulta en este calculador de tarifas:

TUSELLO

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...

Partekatu zure sareetan