ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Paq Mochila

Ezin hobea:

Prepagado Camino de Santiago Embalaje

Motxila eta maleten garraio bideak Bideko etapen artean.

Correosek motxilak eta maletak garraiatzeko zerbitzua eskaintzen du, erromesen Bidea arintzeko asmoz.

  • Arloa: Camino de Santiago.
  • Epeak: Egun horretako 14:30ak baino lehen.
  • Tarifa: 4 €-tik aurrera etapa bakoitzeko (BEZ barne).
Correos

Nork merkaturatzen du

Bidean erosoago joan nahi duten erromesei, bizkar-zorro pisutsua eraman beharrik gabe, Correos-ek bizkar-zorroa edo maleta Donejakue Bide gehienetan etapa batetik bestera eramateko zerbitzua eskaintzen die.

Paq Mochila zerbitzuarekin, CORREOSek bizkar-zorroak eta maletak garraiatzen ditu Bideko ostatu batetik bestera. Goizean goiz jasoko ditu adierazten duzun ostatuan, eta 14:30ak baino lehen utziko ditu hurrengo etapako ostatu, hotel edo aterpetxean. Horrela, erromesek ekipaje pisutsua eraman beharrik gabe egin dezakete Donejakue Bidea.

    

Erromesak webgunean (paqmochila.com), posta elektronikoz (paqmochila@correos.com) edo 683440022 telefonora deituta kontrata dezake zerbitzua, eta WhatsApp bidez ere bai. 

Paq Mochila zerbitzuak 4 euro balio du etapa bakoitzeko (5 etapa edo gehiago kontratatzen badira). Etapa askeetarako kontratatuz gero, 5 euro izango dira etapa bakoitzeko. *

* Prezio honen truke fardel bakarra garraiatuko da, 20 kilo baino gutxiagokoa, 25 kilometro baino gutxiagora dauden etapen artean. Bizikletaz egiten diren etapetan, gehienez ere 90 km ibiliko dira egunero.     

 

Eremua:

Bizkar-zorroak garraiatzeko zerbitzu hau ematen dugu bide eta etapa hauetan: Bide Frantsesa, Orreagatik eta Somportetik; Bide Portugaldarra, Tuitik; Bide Primitiboa, Oviedotik; Iparraldeko Bidea ,Irundik; Bide Ingelesa, Ferroletik; Bide Sanabriarra , Ourensetik; eta Fisterra eta Muxíarako Bidea .

Bide horietan guztietan eskaintzen dugu bizkar-zorroak eta maletak garraiatzeko zerbitzua, apirilaren 1etik urriaren 31ra bitartean, eta O Cebreirotik Santiago de Compostelara urte osoan zehar (abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik).

Beste ibilbideetarako, kontsultatu webgunea.

 

Paq Mochila zerbitzuak 4 euro balio du etapa bakoitzeko (5 etapa edo gehiago kontratatzen badira). Etapa askeetarako kontratatuz gero, 5 euro izango dira etapa bakoitzeko. * 

* Prezio honen truke fardel bakarra garraiatuko da, 20 kilo baino gutxiagokoa, 25 kilometro baino gutxiagora dauden etapen artean. Bizikletaz egiten diren etapetan, gehienez ere 90 km ibiliko dira egunero.

Informazio gehiago hemen: www.paqmochila.com

Paq Mochila
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...
Partekatu zure sareetan