ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Correos Add

Ez dago eskuragarri

Ezin hobea:

Captura de Información Bases de Datos

Zure datu-baseak hobetzen ditugu.

Bezero potentzialak erakartzeko kanpainak optimizatzeko eta zure komunikazio komertzialen eraginkortasuna hobetzeko aproposenak diren produktu eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

  • Tarifa: Zerbitzuaren arabera aldatzen da.
Correos

Nork merkaturatzen du

Correos Add-ek informazio desegituratua informazio txukuna bihurtzeko eta helbide fidagarriak izateko aukera eskaintzen dizu, kanpaina garatzerakoan beharrezkoak ez diren gastuak ekiditeko.

Datu-baseen kalitatea hobetzeko, Correos Add-ek lau zerbitzu eskaintzen ditu: 

  • Helbideen normalizazio informatizatua: fitxategiaren tratamendu automatizatuak, helbideak normalizatu edo deduplikatu egiten dira, bidalketan hutsegiteak txikiagotzeko xedez. 
  • Helbideen eskuzko normalizazioa: fitxategiaren eskuzko tratamenduak, prozesu automatikoek datuen kalitatea hobetu ez dutenean, modu honetan normalizatzen dira helbideak. 
  • Helbideen aberaste informatizatua: bezeroaren jabetza diren fitxategiaren erregistro bakoitzari INE kodeak eta helbidearen koordenatua gehitzen zaizkio. Honek, bidalketa egiteko, erregistroaren kokapen geografiko zuzena ahalbidetzen du. 
  • Informazioaren atzitzea neurrira: Correosek 20.000 postari baino gehiagoko sarea du, egunero euren banaketa eremuan zehar dabiltzanak. Horrela, informazioa, bai era aktiboan bai pasiboan biltzen dugu.
 

Ezaugarriak:

Modalitateak

Datu-baseen kalitatea hobetze aldera, Correos Add-ek lau prozesu eskaintzen ditu:

1. Helbideen normalizazioa: Fitxategiaren tratamendu automatizatuak dira, helbideak normalizatu eta deduplikatu egiten dituztenak, bidalketan hutsegiteak txikiagotzeko xedez. Erregistroen normalizazio automatikoen bidez, aukera dugu honako hauek estandarizatzeko:

  • Helbidearen izendapenak: udalerriak edo kaleak homogeneizatzea, bai eta funtsezko informazio geografiko estatistikoa eranstea ere, bikoizketak identifikatzea are errazagoa izan dadin.
  • Posta-kodeak: helbide normalizatuari dagokion posta-kodea eman edo zuzentzea.
  • Herriaren izendapena: helbide normalizatua dagoen herriaren izen ofiziala eman edo zuzentzea.

Deduplikazioak, bestalde, datu-baseetan bikoizketak antzematea du helburu; multzokatze-prozesuen bitartez, fitxategiko informazioa finkatu egiten da.

Normalizazio-prozesuari ekin baino lehen, ezinbestekoa da normalizatu beharreko fitxategia bera aztertzea; hala, fitxategi bakoitzak normalizatu eta aberasteko dituen aukerak ezagut daitezke estatistika baten bidez. Horrez gain, zuzendu edo aberasteko prozesu baten ondoren lortutako emaitzen kalitatearen “neurketa” ere eskaintzen du. 

2. Helbideen eskuzko normalizazioa: Bezeroaren fitxategiaren eskuzko tratamenduak dira; horien bidez, helbideak normalizatu egiten dira, prozesu automatikoek datuen kalitatea hobetu ez dutenean.

3. Helbideen aberaste informatizatua:

  • Errolda-atala ematea.
  • Udalerriaren eta kalearen INE kodeak ematea.
  • Koordenatu geografikoak ematea.

4. Lead-en erakartze dinamikoa:

Bezerogaiak erakartzen ditu, landing page baten bitartez.

Correosek Landing Page bat sortzeko aukera ematen dizu. Horren bidez, lead-ak erakarri eta sortu ahal izango dituzu, bezerogaiak erregistra daitezen.

Horren truke, oro har, pizgarri bat ematen zaio hartzaileari, hala nola lehiaketak, deskontu-kupoiak, produktu-laginak edota bisita komertzialak.

Bezeroa orrialdean QR kode, BIDI kode edo esteka baten bidez sartzen denean, nahitaezkoa da komunikazioak sortu dituen itxaropenak mantendu eta betetzea, baita xede diren lead-ak biltzea ere.

Faktorerik garrantzitsuena bisitaria motibatzea da, formularioa betetzeko prest egon dadin; hori dela eta, ezinbestekoa da landing-eko informazioa argia eta egokia izatea. Erabiltzaileak formularioa betetakoan, eskerrak emateko mezu elektroniko bat bidaliko zaio; halaber, bildutako informazioa fitxategi batean gordeko da, bezeroarekin harremanetan has zaitezen.

Funtzionamendua:
 
Gestore komertzialak biltzen du bezeroak eskatutako informazioa, eta Correos Directo delakoak eskaera aztertzen du. Proposamen komertzial bat egiten da, bezeroari aurkezteko.
Behin interesdunak proposamena onartuta, entregatzeko epea lanaren konplexutasunaren araberakoa izango da.
 
  • Behe-mailako konplexutasuna: 2 egun.
  • Erdi-mailako konplexutasuna: 3 egun.
  • Goi-mailako konplexutasuna: 5 egun.
 
Eremua: Nazionala eta nazioartekoa.
 
Entregatzeko epeak: informazioa gehienez ere 5 egunetan entregatuko da.

Tarifa (zergak kanpo) emandako zerbitzuaren eta kudeatu beharreko erregistro-bolumenaren araberakoa izango da. 5.000 erregistrotik beherako bolumena duten fitxategietan:

  • Helbideen normalizazio informatizatua: 0,02 € erregistroko.
  • Helbideen eskuzko normalizazioa: 0,25 € erregistroko.
  • Helbideen aberaste informatizatua: 0,01 € erregistroko.
  • Neurrirako informazioa atzitzea: merkatuko prezioa.
Lurraldea
Zerga
Penintsula/Balearrak
BEZ (%21)
Kanariak
IGIC (%7)
Ceuta edo Melilla
IPSI (%9 Ceutan eta %4 Melillan).

 

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...
Partekatu zure sareetan