ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Correos Data

Ez dago eskuragarri

Ezin hobea:

B2C Nacional B2B

Kalitatezko kontaktuak eskaintzen ditugu zure kanpainentzat, helburu-publiko zehatzagoarekin.

Bezero posibleei buruzko kalitatezko informazioa biltzen duten datu-baseak alokatzen dizkizugu, marketin zuzeneko kanpainak kalitatezkoak eta eraginkorragoak izan daitezen.

  • Arloa: Nacional e Internacional
  • Tarifa: Enpresen edo profesionalen datu-basea erabiltzen den edota azken kontsumitzaileei zuzendu nahi zaien arabera aldatuko da tarifa (zergak kanpo). Ikusi tarifen fitxa.
Correos

Nork merkaturatzen du

Zure komunikazioa behar duten kalitatezko kontaktuak eskaintzea dugu helburu, bai eta xede-taldea hautatzeko teknika aproposak ematea ere, euskarri orotan: posta arrunta, posta elektronikoa, telemarketina eta SMS.

Kanpaina baten arrakasta ez datza soilik mezu on bat nahiz eduki edo diseinu oso landua izatean; aitzitik, mezu hori erabiltzaile egokiei helarazi behar zaie eta, horretarako, ezinbestekoa da informazio zehatza izatea.

Zure kanpaina gauzatzeko euskarririk eraginkorrena aukeratu dezakezu, baita erabaki ere harremanetan jartzeko posta arrunta, telemarketina edo posta elektronikoa erabiltzea nahiago duzun.

  • Business to Business (B2B) datu-baseak: enpresak, autonomoak eta profesionalak ematen ditu aditzera, tokiko nahiz nazioarteko kanpainetarako behar duzun bezero-profilaren arabera.
  • Business to Consumer (B2C) datu-baseak: azken xede-kontsumitzaileak hautatzeko aukera ematen du, etrega-bermerik handienarekin.
  • Datu-baseak baimenarekin (Permission Marketing): harreman pertsonalizatua zure negozioarekin bat datozen kontsumitzaile edo enpresekin.
  • Posta-kodeen datu-baseak: Correosek egin eta ematen duen datu-basea, posta-kodearen eta biztanle-entitate ofizial eta nazionalen arteko harremanari buruzko informazioa eskura jartzeko. Produktu honek, bestalde, aipatu herrien kale-izendegia ere eskaintzen du, posta-kode ugarirekin.

Ezaugarriak:

Modalitateak

Correos Data izenekoak askotariko datu-baseak eskaintzen ditu,  xede-taldearen eta egin nahi duzun kanpaina-motaren arabera.

1. Business to Business (B2B) datu-baseak: 10 herrialdetako enpresa, autonomo edo profesionalen kontaktuak ematen ditu; horri esker, zure xede-taldea ondoen ordezkatzen duten negozioak hautatu ahal izango dituzu, berezko segmentazio-aldagaiak eta adierazleak baititu datu-baseak, hautaketa are errazagoa izan dadin.

 

2. Business to Consumer datu-baseak (B2C). Datu-base honek bide ematen du Espainiako familien egitura edo jokaera ezagutzeko, modu anonimoan eta bermerik handienarekin komunikatu nahi den azken kontsumitzaileen profila hautatzeko xedez.

Partikularrekiko komunikazioaren arrakasta benetako interesa izan dezaketen kontsumitzaileengana iristean datza, pertsonalizazioa transmititu ez ezik, kontsumitzailea erakartzea ere lortzen duen mezu baten bitartez, sustapen-estrategiak direla medio.

4. Datu-basea baimenarekin (Permission Marketing): zure negozioarekin bat datozen pertsonekin modu pertsonalizatuan kontaktatzea ezinbestekoa da konfiantzazko harremana ezartzeko eta, bidenabar, salmentak handitzeko; izan ere, aukera izango duzu interesgarri suerta dakizkiekeen produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko.

 

4. Posta-kodeen datu-baseak eta horiei dagokien geruza kartografikoa. Correosek egin eta eguneratzen ditu datu-baseok; Espainiako posta-kode guztiak bildu eta herriko biztanle-entitateekin lotzen dituen datu-base ofizial bakarrak dira.

Hiru produktu ezberdin garatu dira:

  • Base de datos de Códigos Postales Básica
  • Base de datos de Códigos Postales Plus
  • Capa Cartográfica de Códigos Postales

Horiei esker, aukera izango duzu merkatua posta-kodeari dagozkion datuekin aztertzeko ; hala, zure salmentak edo banaketa hobetuko dira, bai eta negozioko emaitzak ere. 

Bereziki erabilgarria da erabiltzaileak bezeroen datu-baseen zuzenketa eta normalizazioa burutzeko tresna bezala erabil dezan zuzeneko marketin-kanpainak egiteko unean. Izan ere, itzultze-ehuneko handia saihestuko du horrela.

Kontratazio-aldiak urtebeteko iraupena du; denboraldi hori igarotakoan, urtebeteko aldietan berritu daiteke. Zerbitzu hau kontratatzeko bi aukera daude:

  • Eguneratzeekin: Kodeak urte batean zehar eguneratutako informaziora ematen du sarbidea (lau eguneratze egiteko eskubidearekin).
  • Eguneratzerik gabe: Bezeroak sarbide-kodea jasotzen du eta, horrekin, kontratua formalizatu zenetik hilabete bateko epean, kontratazioaren unean indarrean dagoen posta-kodeen datu-basera sarbidea izango du.

Posta-kodeen datu-basearen erabilera-baimenaren eskubideak ezin dira beste enpresa edo pertsona bati laga, azpibaimendu ezta transmititu ere. Datu-base hau ezin da Interneten erabili, baldin eta hura integratua dagoen aplikazioa Correosek bere webgunean duen posta-kodeen bilatzailearen antzekoa edo berdina bada.

 

Funtzionamendua:

Interesaturik egotekotan, jarri harremanetan zure probintziako zerbitzu komertzialekin.

 

Enpresen edo profesionalen datu-basea erabiltzen den edota azken kontsumitzaileei zuzendu nahi zaien arabera aldatuko da tarifa (zergak kanpo):

  • B2B merkatuko erregistroen hornikuntza: 0,10 € erregistroko*.
  • B2C merkatuko erregistroen hornikuntza: 0,04 € erregistroko*.

 

Posta-kodeen datu-baseetarako tarifak eta ordaintzeko moduak honela xedatzen dira:

  • BBDD CCPP Básica eguneratzerik gabe: 687,44€.
  • BBDD CCPP Básica eguneratzearekin: 845,00€.
  • BBDD CCPP PLus eguneratzerik gabe: 2.000,00€ 
  • BBDD CCPP PLus eguneratzerik gabe: 2.800,00€ 
  • Capa Cartográfica Códigos Postales eguneratzerik gabe: 5.000,00€
  • Capa Cartográfica Códigos Postales eguneratzearekin: 7.000,00€

*Prezioak, zergak kanpo

 

Lurraldea
Zerga
Penintsula/Balearrak
BEZ (% 21)
Kanariak
IGIC (% 7)
Ceuta edo Melilla
IPSI (% 9 Ceutan eta % 4 Melillan).

 

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...
Partekatu zure sareetan